Agur Otxoa Feroz antzezlanaz Unai Izquierdorekin #AsteNagusia

Bilboko BBK Aretoak eta La Otxoak arrakasta handia lortu dute Aste Nagusian: Agur Otxoa Feroz antzezlana Ostiralean aurre estreinatu zen, eta dagoneko emanaldi guztiak beteta daude. Agur Otxoa Feroz  Jose Antonio Nielfaren bizitza kontatzen digu.  Unai Izquierdok idatzia eta Getari Etxegaraik zuzendua, muntaiak lau antzezle ditu (Izquierdo eta Etxegarai berak, baita Gemma Martinez eta Arnatz Puertas ere), La Otxoaren eta bere bizitzako pertsonaien azalean sartzen direnak.Jose Antonio Nielfa bera da bere abestiak zuzenean abesten dituena, ekintzan tartekatzen direnak bere bizitzako eta ibilbideko une zehatzak irudikatzeko.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Auzotik auzora euskaraz! Ekimenak jai giroan euskara bultzatuz

og. Abu 24 , 2023
Auzotik auzora euskaraz! ekimena ezagutzeko aukera izan dugu Liher Barrantesekin batera. Bilbon martxoan martxan jarritako ekimena dugu, euskaraldiari jarraipena emanez helburu argia dauka, baliabiude eta tresnak jarri Bilbon euskara bultzatzeko, eroso egiteko eta erasoak identifikatzeko. Aste Nagusian hainbat hizkuntzatan hiztegia argitaratu dute eta eskuragarri dago jai gunean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230823_liher.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak