ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, kosmetikoak. Garbiñe Larreak liburua argitaratu du ARGIArekin, eta kosmetikoak sendabelarrekin egitea proposatzen du, besteak beste, lurra ez kutsatzeko. Bestalde, Luis Gonzalez Reyes aktibista elkarrizketatu dute; madrildarra da bere, Ekologistak Martxanen bueltan ibili izan da eta desazkundeaz aritu dira. Bukatzeko, Uxue Alberdi elkarrizketatu […]

Duela astebete argitaratu zuen Uxue Alberdi idazleak “Hetero” liburua. Bere hitzetan, liburuan zortzi ipuin aurkituko ditugu eta denek izango dituzte euren protagonista propioak. Gainera, formatua ere ipuin guztietan ezberdina da. Uxue Alberdik kontatu digu bizipen pertsonaletan oinarritutako ipuinak sortu dituela eta ipuinak sortuz ahala erabaki duela denak batera liburu batean […]

Uxue Alberdik eta Araiz Mesanzak sortu dute hili album ilustratua. Liburuak  heriotza du hizpide. “Adin batetik aurrera, hil egingo garela ulertzen dugu, ulertzen saiatzen gara”, horixe da proiektuaren abiapuntuko hausnarketa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210914_Hili_liburua.mp3 Deskargatu hemen.

Gaur ere Bilbo Hiriaren irrati-uhinak astindu ditugu errima eta bertsoekin. 2021eko urtarrilaren hondarretan, urtarrilaren 31n, 7Katu Gaztetxearen 14. urteurren-ospakizunen baitako bertso-saioa ekarri dugu, aukeraketa diktatorialean. Taula gainean 4kotea izan genuen: gai-jartzaile, Eztizen Artola; kantuan, Maite Sarasola , Oihana Bartra eta Uxue Alberdi. Hori nahikoa ez eta zenbait kantu errimatu ekarri […]

Ostera ere bertso-dantzan jarri dugu Bilbo Hiria irratia, eta prest dugu beste POTTO ale bat. Gaurko saioan, Ane Zabala soinu-teknikariaren laguntzaz eta Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzan, martxoan Iñakiren Tabernan izandako Mauri-Apolo bertso-sariketaz gozatu dugu (bertan izan ziren kantuan Maite Sarasola, Maider Altuna, Hodei Iruretagoiena eta Peru Irastotza), eta, ondoren, Abusuko Ikastolak […]

  Bai, bueltan da POTTO saioa. Aste batzuetan indarrak metatzen ibili eta gero, Bilbo Hiria irratiaren txori-tokira bueltatu da Erlantz Ibargurengoitia, gaurkoan Ane Zabalaren laguntzaz, Josuren betiereko presentziak gidatuta. Urteko aurreneko saioan Plentziako Ezbaian eztabaida-taldeak antolatutako bertso-afarian izan gara, Danontzat Gaztetxean izan genuen Unai Iturriaga eta Uxue Alberdi entzuteko aukera. […]

Uxue Alberdi gonbidatu dugu gaurko solasaldirako. Argitaratu berri duen Jenisjoplin nobelaz jardun dugu berarekin. Baina nobelaz gain bere jardunaz ere mintzatu  gara berarekin. Uxue Alberdi Estibaritz, 1984an Elgoibarren jaioa, bertsolaria, idazlea kazetaria. Bertsolaritzan lehen pausuak Elgoibarren eman bazituen ere bere lehen plaza 22 urterekin egin zuen Bilboko kafe Antzokian, Santutxuko […]