Larunbatean Martin Zalakain ikuskizuna estreinatuko da Arriagan, 20:00etan. Juan Antonio Urbeltzek zuzendu du proiektua baina antzerkiak hainbat diziplina batzen ditu eta beraz, beste artista batzuekin aritu da elkarlanean.  Pio Barojaren “Zalakain abenturazalea”  obra da lanaren oinarria eta Harkaitz Canok egin du nobela antzerkiratzeko egokitzapena. Hala ere, dantza da protagonista eta […]

Maite Martinez de Arenazaren La Taller gunearen ondoan, Erredakzioa izeneko espazio bat sortu zuten Martinez de Arenaza berak eta Tania Arriaga kazetari eta irakasleak. Bertara, Kantabriatik ekarritako Minerva makina tipografikoa sartu zuten eta hasiera batean “ideia zoroa” zena, martxan jarri zuten. Mirentxu Purroyren erreportaje batez eta Higi Vandisen ilustrazioez dago […]

Donostian, Gasteizen eta Bilbon egin dira bilkurak Euskal Herriko kazetari talde batek deituta, asteburuan martxan jarri zen Espainiako konstituzioaren 155. artikuluak, hedabide publikoen kontrola ere bere gain hartuko duelakoan. Honek ekar ditzakeen ondorioak salatu dituzte eta beraien babesa helarazi diete kataluniar kazetariei. Euskal hedabideetako kazetariek larritzat jotzen dute gobernuaren kontrola, […]

Audience taldeak gaur kaleratu du bere disko berria: Isla. Beraien ohiko doinuez gain, erritmo kubatarrak ere entzun daitezke lan honetan, izan ere, La Habanara abiatu ziren apirilean eta bertako Abdala estudio ospetsuetan grabatu zuten diskoa, hainbat kolaboratzaile berezirekin batera. Diskoak Kubara egindako bidaia islatzen duela dio Gaizka Isunza taldekideak eta […]