Audience taldeak “Isla” lan berria aurkeztu du

Audience taldeak gaur kaleratu du bere disko berria: Isla. Beraien ohiko doinuez gain, erritmo kubatarrak ere entzun daitezke lan honetan, izan ere, La Habanara abiatu ziren apirilean eta bertako Abdala estudio ospetsuetan grabatu zuten diskoa, hainbat kolaboratzaile berezirekin batera. Diskoak Kubara egindako bidaia islatzen duela dio Gaizka Isunza taldekideak eta hori abestien hurrenkeran islatzen dela azaldu du: “Lehenengo hiru abestiak euskaraz abestutakoak dira, Audience izaerarekin, ondoren Amerika aldera gerturatzen dira, gero Kubara iritsi eta bertako musikariek emandako airearekin egiten dugu topo, eta bukatzeko berriz etxera, euskaraz”.

Esan bezala, Isla du izena diskoak, baina Kuban grabatu arren, ez da irlaren ideiarekin lotu behar soilik. Hitzaren euskarazko adierari erreparatzeko eskatu du Audiencek. Isunzak azaldutakoaren arabera, bizitzen ari ziren egoeraren  islatzea ere bilatzen zuten. Bere esanetan, “ezinezkoa litzatekeelako disko hau beste momentu edo tokiren baten sortzea”.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BAD antzerki eta dantza garaikideko jaialdia gaur hasiko da

ol. Urr 20 , 2017
La Fundicion aretoan ikusi ahal izango diren ikuskizunek eszena garaikideko artista eta konpainia garrantzitsuenetakoak bilduko dituzte. Horrela, programazioari hasiera emateko, urriaren 20an, La Buena Compañíak, plazera eta kontra-plazera lantzen dituen “A placer” lana eszenaratuko du. Plazera, gogobetetzea eragiten duen motor gisa, eta kontra-plazera erresistentzia eta mendekotasunen sortzaile gisa. Alicia Otxandotegi […]

Honekin lotuak