Larunbatean Martin Zalakain ikuskizuna estreinatuko da Arriagan, 20:00etan. Juan Antonio Urbeltzek zuzendu du proiektua baina antzerkiak hainbat diziplina batzen ditu eta beraz, beste artista batzuekin aritu da elkarlanean. Pio Barojaren “Zalakain abenturazalea” obra da lanaren oinarria eta Harkaitz Canok egin du nobela antzerkiratzeko egokitzapena. Hala ere, dantza da protagonista eta horretarako, Euskal Herriko 5 konpainia arituko dira oholtzan. Zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere egongo da eta Marian Arregi eta Mikel Urbeltz arituko dira hortan. Pio Baroja narratzailearen papera Ander Lipus aktoreak egingo du eta Martin Zalakainena Josu Garate dantzariak.
Deskargatu hemen