Deustuara eta Portugaletera joan gara, Delorean auto partikularrean, 2021. urtearen hondarrean, abenduan izan ziren saioak eskaintzera. Deustuan kantuan izan ziren Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia, Maite Berriozabalen aginduetara; eta Portugaleten Sastraka Gaztetxean izan genuen bertso-afariaz gozatzeko aukerarik. Kantuan, Amets Arzallus eta Arkaitz Estiballes izan ziren. Bertsoa eta prosa […]

Giro paregabea izan zen larunbatean Bilbao Arenan Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalean. Bete-bete egin egin zen; 4.350 lagun elkartu ziren zortzi bertsolariren lana entzutera. Etxahun Lekuerekin buruz-burukoa jokatu ostean, Onintza Enbeitak aginte makila hartu eta txapela jantzi zuen, historiarako geratuko den garaipena lortuta. Jon Enbeita osabak jantzi zion txapela, entzuleen txalo […]

1

Larunbatean Bilbon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da 17:00etatik aurrera. Gaur prentsa aurrean agertu dira finalistak eta txapeldunari txapela jantziko dion Jon Enbeita. Argi utzi du protagonistak finalistak direla nahiz eta aitortu duen ohore handia dela Bertsozale Elkarteak aukeratu izana txapela janzteko. Jon Enbeitaren iritziz “azken […]