Larunbatean Bilbon jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala. Bilbao Arenan izango da 17:00etatik aurrera. Gaur prentsa aurrean agertu dira finalistak eta txapeldunari txapela jantziko dion Jon Enbeita. Argi utzi du protagonistak finalistak direla nahiz eta aitortu duen ohore handia dela Bertsozale Elkarteak aukeratu izana txapela janzteko. Jon Enbeitaren iritziz “azken urteetako finalik parekatuena izango da”. Finalisten artean Etxahun Lekue, Jone Uria, Miren Amuriza, Nerea Ibarzabal, Onintza Enbeita eta Xabat Galletebeitia 2016an ere finalista izandakoak dira. Eneko Abasolo “Abarkas” 2010ean izan zen finalista; Aitor Bizkarrak lehenengo bider kantatuko du Bizkaiko finalean. Denek azpimarratu dute gogotsu daudela larunbatean kantatzeko.
Deskargatu hemen.
One thought on “Zortzi finalistak prest larunbatean Bizkaiko Bertsolari Txapelketan kantatzeko #bbt18”