Aste osoko deialdiekin abiatu dugu gaurko saioan, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak datozen egunetarako deitutako ekintza eta protesten berri eman digu. Ferrovialeko borrokaren berri ekarri digu Mirari Ullibarrik, 40 eguneko grebaren ostean akordioa lortu dute. Gasteizko Michellin enpresarentzat logistika lanak egiten dituen enpresa arabarra greban zegoen otsailaren 3tik. Ferrovialeko langileek […]

Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzinako erregimenaren opari kutsatua. Gaia hauek aztertu dituzte Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak. Koiuntura : Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak Komunitatearen egoerari buruzko eztabaidan, […]

Gaurko saioan Endika Alabort Amundarin eta Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariak Espainiar Erresumako aurrekontu orokorrak aztertu dituzte. Dirua nola esleitzen da? Euskal Herri penintsular honetan, zelako eragina izango dute? Aurrekontuen datu batzuk aztertu dituzte esaterako, Gobernuak aurrekontuaren %5,13 errepresiora dedikatzen diola, hezkuntzara, aldiz, %0,72; kultura arlora %0,25; osasun arlora %1,3 […]