LANAREN EKONOMIA: Ferrovialeko lan borroka eta Batu elkartasun sarea

Aste osoko deialdiekin abiatu dugu gaurko saioan, ohikoa den moduan Ekhi Etxebarriak datozen egunetarako deitutako ekintza eta protesten berri eman digu. Ferrovialeko borrokaren berri ekarri digu Mirari Ullibarrik, 40 eguneko grebaren ostean akordioa lortu dute. Gasteizko Michellin enpresarentzat logistika lanak egiten dituen enpresa arabarra greban zegoen otsailaren 3tik. Ferrovialeko langileek enpresa nagusietan baino baldintza ekonomiko askoz txikiagoak zituzten. Akordioak soldata igoerak jasotzen ditu, besteak beste. Basauriko Batu elkartasun sarean Basauriko Udalak gurago du bizilagun bat kaleratu erroldatu baino, eta bukatzeko Energia berriztagarrien eztandaz mintzatu gara Xabier Letonarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Uztailaren 3an Bilbon ibai ertza aldarrikapenez beteko du Gure Esku-k

ol. Mai 14 , 2021
Gure Eskuk eta Hamaika Gara ekimenaren inguruan berba egin dugu Amalur Alvarezekin, gaur  Euskal Herriko alor anitzetako 24 eragileek komunikabideen aurrean agerraldia egingo dute Bilboko. Uztailaren 3an mobilizazio nazional garrantzitsu bat egingo dugu Bilbon, eta ekintza hau antolatzera eraman gaituzten arrazoiak azaldu eta honi buruzko xehetasunak emango ditugu. Dinamika horrek […]

Honekin lotuak