LANAREN EKONOMIA: Nafarroa da lan banaketa politikak egiteko iparrorratza, bide laburra egin duen arren

Nafarroako Gobernuari Lan Banaketa politikak egitea eskatu dio Parlamentuak. Japonia, jarraitu behar ez dugun eredu txarra aztergai. Zor publikoa Nafarroan, antzinako erregimenaren opari kutsatua. Gaia hauek aztertu dituzte Jon Bernat Zubiri eta Endika Alabort Amundarain ekonomialariak.

Koiuntura : Lan guztiak banatzearen beharra adierazi du Nafarroako Parlamentuak

Komunitatearen egoerari buruzko eztabaidan, Lan Banaketaren aldeko ebazpena onartu du Nafarroako Parlamentuak. Ahal dugu taldearen ekimenez. Legealdi amaiera gertu dugun honetan, aldaketaren indarren estrategia eta akordioak bilatzeko gaitasunaren adierazgarri diren beste hamahiru ebazpenekin batera dator. 2015ko Itun Programatikotik gaur egun arte lan denbora gutxitzeko politiken arloan egindakoaren jarraipena egiten dugu, Euskal herrian Nafarroak aldaketa politiko eta sozialean duen garrantzia nabarmenduz.

Egitura. Japoniako Depresio ekonomikoa, geldialdiaren mamua

Japon Depresio ekonomikoan dago, 1990. urtetik konpondu ezin izan duen politika kaskarren ondorioz. Etxebizitza, kanpo merkataritza, industria, lan harremanak eta energia arloetan egindako politika ezegokiak dira arazo sozial anitzen jatorria, genero arrakala, suizidioak edo ikasleen munduko arazoak, besteak beste. Japonian ez bihurtzeko, herrialde horren norabidea aztertzea ondo datorkigu.

Argia. Herritarren 1,2 milioi euro egunero bankuen eskuetara doaz Nafarroan

Zorraren burbuila zor pribatuan oinarrituta dago, etxeek, enpresek eta bankuek duten joera ez iraunkorraren ondorio zuzena. Zergatik da zor publikoa orduan komunikabideen azterketen gai nagusia ? Kasuak kasu, 2008tik sortu delako zor pribatua sozializatzeko eta publifikatzeko joera, eta zenbait herrialdeetan – Grezian adibidez – bereziki kaskarra eta zorpetzean oinarrituta izan delako politika publikoen kudeaketa. Geurera ekarrita, Nafarroa da honen adibide argia. Zor publikoa bikoiztu zuen UPN-k 2008-tik 2015-era, gaur egungo aldaketaren sakontasuna mugatzen duen hipoteka pisutsuak. Gai honi jarri dio arreta Argia-ko Xabier Letonak.

Artikuloa osorik irakurtzeko; https://www.elsaltodiario.com/lanaren_ekonomia/nafarroa-da-lan-banaketa-politikak-egiteko-iparrorratza-bide-laburra-egin-duen-arren#

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Lur eta Hodei Iruñara joango dira txango batera

ol. Urr 26 , 2018
Lur eta Hodei Iruñara joango dira txango batera. Haiek txupinazoa botatzen duten lekua ezagutu nahi dute. Baina Amamak iruñan dagoen zubi famatu baten kondaira zaharra kontaktua die. Aintzinako kontuez asko ikasiko dute gaur Lur eta Hodeik. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/39-gaurezdagoeskolarik-mihiluzeibaiaenkondaira.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak