Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura, gaurkoa bezalako egun batez, Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia […]