Ekialde urrunera begira, periferiak zentralidadera ekarri ditugu, izan ere, Xilaba final handia aztertu dugu Bilbo Hiria irratiaren POTTO saioan. XILABA finaleko ale hautatuak eskaini, eta Mikel Laboa handiari omen txikia egin diogu (gaurlako egun batez joan zitzaigun, duela 13 urte) Amets Arzallus txapeldunarekin ere berbaldia izan dugu https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211201_potto_xilaba_finala_271.mp3 Deskargatu hemen.

269. POTTO saioa aireratu dugu Bilbo Hiria irratian.Bizkaiko Bertsolari txapelketaren kanporaketak aztertu ditugu eta finalaurrekoetara sailkatutako bertsolarien kantuak ezagutu. Nafarroako txapelketaren finala aurkeztu eta XILABA txapelketaren txapeldun Amets Arzallusen prosa bizia ere entzun dugu. Biba el berso! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211117_potto_269.mp3 Deskargatu hemen.

Xilaba (Xiberu, Lapurdi, Behe nafarroa) txapelketa izan dugu jomuga azken POTTO balan. Maule,Bardoze eta Izpura bisitatu ditugu eta hiru finalerdi horietako ariketa aukeratuak eskaini, aukeraketa diktatorialean. Bertsolariak prosan entzutea gustuko dugunez, Karlos Aizpurua gonbidatu dugu irratira, eta elkarrizketa egin diogu bertsolari / irakasle / eragile… handiari. Biba el verso! https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211110_potto_xilaba.mp3 […]

Urriaren azken kolpean txapelketei begira izan gara, eta 3 lurraldeko saioak ekarri ditugu. Bizkaian, Igorre eta Ortuella elkartu ditugu; Nafarroan, Tutera eta Zangotza eta, XILABAn Mauleko taulagainean egon gara. Bertsolarien kantu ederrak eta prosa (puntuak, bertsolarien izen-abizen eta izanak…) uztartuta osatu dugu 266.a. https://bilbohiria.com/docs2/2021/potto/211027_potto_txapelketak_266.mp3 Deskargatu hemen.

Bueltan gara POTTO irratsaioan, 2021-2022 ikasturteari gogotsu ekiteko asmoz. Aurreneko bala honetan Bizkaiko txapelketa aztertuko dugu (Durangoko ariketa hautatuak entzungo), Nafarroak emandakoaren berri emango (Izabako zenbait kolpe zabalduko) eta XILABAren finalaurrekoak aurkeztuko ditugu. Era berean, bertsolariak prosan entzutea ere plazera denez, Kerman Diaz gonbidatu dugu TXAPPELA aplikazioa zertan den azaltzeko. […]

Sartaldeko kapitaletik sortaldeko lurraldeetara begira jarri gara gure POTTO saioan. Isturitzen joktu zen XILABA taldekako txapelketaren finala aletu dugu KANALDUDEren lagunen eskutik, eta bertsorik onenak ekarri, aukeraketa diktatorialean. EZ OTOI PENTSA eta HASTA LA 2TORIA taldeak izan ziren buruz buru, bazkari ederraz disfrutatu eta gero Isturitzeko herriko gelan bildu ziren […]

Joan da beste POTTO saio bat, hankaluzearen eta errima progresiboaren errepublika librean. Gaurkoan taldekako XILABA txapelketaren bi final aitzinekoak izan ditugu aztergai: Baiona eta Muskildi, geraleku. Final aitzinekoak joanda, beraz, finalerako txartela eskuratu dute “Ez otoi pentsa” eta “Hasta la 2toria” taldeek. Zapatu honetan da azken kolpea, Isturitzen. https://bilbohiria.com/docs2/2019/potto/191113_potto_xilaba_final_erdiak.mp3 Deskargatzeko […]

XILABA izan dugu gaurko POTTO saioan hizpide, XILABAko finala alegia. Akabo txapelketa; onki jin, txapeldun! Sustrai Colinak irabazi zuen Bainonako Lauga gelan jomatu zen saioa, Amets Arzallusekin azken buruz burukoa jokartu eta gero. Saio biribila izan zen eta taula gainean protagonista izan ziren sei bertsolariek publikoari ale ederrak eskaini zizkieten; […]