POTO: Xilabako finala hizpide

XILABA izan dugu gaurko POTTO saioan hizpide, XILABAko finala alegia. Akabo txapelketa; onki jin, txapeldun! Sustrai Colinak irabazi zuen Bainonako Lauga gelan jomatu zen saioa, Amets Arzallusekin azken buruz burukoa jokartu eta gero. Saio biribila izan zen eta taula gainean protagonista izan ziren sei bertsolariek publikoari ale ederrak eskaini zizkieten; horren erakusgarri gaurko saioan ditugunak. Sorpresarik ere badakargu gure POTTOn: Sustrai Colina txapeldunarekin txapelketaz, finalaz, bizitzaz… berba egin dugu. Beraz, gaurkoan be saio ederra duzue entzungai. Gozatu

Biba bertsoa

Deskargatu Hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: Artedramak "Francoren bilobari gutuna" eskainiko du Arriaga Antzokian

og. Aza 17 , 2016
Errautsak eta Hamlet antzezlanak sortu ondoren, antzezlan berriarekin datoz  Artedrama , Le Petit Théâtre de Pain  eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki taldeek. Hiruren artean sortu duten Francoren bilobari gutuna antzezlana. Prestaketa lanetan dabiltza  Arriaga antzokian eta bertan izan gara Ximun Fuch zuzendariarekin eta Patricia Urrutia aktorearekin. Istorioa ospitale zahar batean […]

Honekin lotuak