POTTO: Bueltan gara ikasturte berriari gogotsu ekiteko asmoz.

Bueltan gara POTTO irratsaioan, 2021-2022 ikasturteari gogotsu ekiteko asmoz.
Aurreneko bala honetan Bizkaiko txapelketa aztertuko dugu (Durangoko ariketa hautatuak entzungo), Nafarroak emandakoaren berri emango (Izabako zenbait kolpe zabalduko) eta XILABAren finalaurrekoak aurkeztuko ditugu. Era berean, bertsolariak prosan entzutea ere plazera denez, Kerman Diaz gonbidatu dugu TXAPPELA aplikazioa zertan den azaltzeko. Lisboako katu berdea, Mentxakane baserria… Horiek guztiak eta gehiago, POTTO saioan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Rafa Ruedak Euskaria abesbatzarekin batera kantu berriak aurkeztuko ditu

og. Urr 14 , 2021
Duela urte bete buelta bueltako dugu Rafa Ruedaren “Rueda” laneko  kantuak.  2020 uztaila eta urri artean  grabatu zuen, ondoren, iritsi zen CD formatuan eta orain, aurkezpena dator, oholtzan banda osoarekin eta Bilboko koral elkarteko Euskaria abesbatzarekin aurkeztuko du. Larunbatean Mungian Olalde aretoan eta urriak 24 Victoria Egenian. Gaurkoa Rafa Rueda […]

Honekin lotuak