Larunbatean, abenduaren 15a, Gau Irekia itzuliko da, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetara. Sarean elkarteak antolatutako kultur jaialdiak 80 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu egun baterako. Zazpigarren edizioak kultura parte-hartzailearen aldeko apustua sendotzen du, ekitaldiaren programa bertako artista zein kolektiboekin batera sortuz, deialdi ireki baten bitartez. 50 gunetan ehunka parte-hartzailek 80 ekintzetatik gora jorratuko dituzte, diziplina guztiek bere lekua izango dutelarik; kontzertuak, antzerkia, tailerrak, erakusketak, performanceak, kaleko artea eta aktibismoa.
Deskargatu hemen.