Ostiralean Markos Gimeno Vesgak Skizopoziks show-a Erredakzioan eskainiko du. Errezitaldian Euskararekin jolasean, kalanbur elebidunak errezitatuko ditu, gaztelerazko testuetan euskara deskubrituz eta alderantziz. Hitzekin magia. Poesia eskizoeleduna. Bakarra munduan dio berak. Aspaldi hasi zen hitzekin jolasean eta zerorajasoa webgunean bildu du dena. Urte hauetan euskarazko palindromoak (testu kapikuak) sortu eta plazaratu ditu zerorajasoa.com blogean, […]