Kirolaren lubakian, Bilbo Hiria irratian gaurkoan be KIROL ESKIROL saioa aireratu dugu: Zesta Punta. Frontoi luzean aritu gara pilota biziarekin gerran. Ameriketatik Gernikara, Singapur eta Mexiko, materiala eta dolarrak… Miguel Anjel Bilbao zesta puntaren Wikipedia bizia lagun, Aritz Erkiaga eta Ihart Arakistain Ispazterreko eta Sopelako puntistak elkarrizketatu ditugu + Iker […]

Zesta puntako Interjai txapelketako finala ospatuko da larunbatean Bilboko Deportibon, arratsaldeko 18:00etan.  Ibarluzea-Antxon markina-xemeindar eta etxebarritarrak Goixerri-Andonegi mutrikuarren aurka arituko dira.  Txapelketa Xisterak antolatu du, iazko Xistera zirkuituko sei atzelari eta aurrelari onenekin. Antxon izan da gaur gurekin, partiduari buruzko sentsazio eta esperantzei buruz hitz egiteko. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Zesta_Interjai.mp3 Deskargatu hemen.

Izaro Arbe Izagirre kirolari bizkaitarra izan dugu gurean. Zesta puntan ibilitakoa da eta bere ibilbidean bizitakoa kontatu digu. Aurreko astean Argia astekarian irakurri genuen berari eginiko elkarrizketa eta hausnarketa horiek izan ditugu hizpide. Ezkerra, atzelaria eta gizon munduan ibili izan da beti. Txikitan hasi zen zesta puntan jolasean, ez ohiko […]