Bilboko dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdia azaroaren 13an hasiko den arren, ‘Olea… ¡Más alto! film luze dokumentala datorren ostegunean arratsaldeko zazpietan aurrestreinatuko da Bilboko Azkuna Zentroko Golem Zinemetan. Zinta prentsaren aurrean aurkeztu dute Gonzalo Olabarria Bilboko Udaleko Kultura eta Gobernantzako zinegotziak; Vanesa Fernández ZINEBIko zuzendariak; Pedro Olea zinemagileak; eta […]

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, Zinebiren 62. edizioaren nondik norakoak aurkeztu dituzte. Ohi den bezala, jaialdiak hainbat sail nagusi izango ditu: Nazioarteko Lehiaketaren Sekzio Ofiziala, zuzendari berrien lanari eskainita dago eta bi lehiaketatan banatuta dago: Film Laburren Nazioarteko Lehiaketa eta ZIFF-Zinebi First Film Nazioarteko Lehiaketa; Beautiful Docs, dokumentalaren […]