Aintzinean zirgariek karga eramaten zuten, eta aurten Algara konpartsak euskaldunok daramatzagun zamak irudikatu ditu. Algara konpartsako Ane eta Jon izan ziren gurean, eta haiek azaldu zizkiguten mozorroaren nondik norakoak. Koplilletan Pantailak Euskaraz taldearen aldarriarekin egin zuten bat, eta hori ere izan genuen mintzagai.   https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_ane_jon_rente.mp3 Deskargatu hemen.

Bilboko Udalak antzinako zirgariak gogorarazi nahi ditu, Olabeaga eta Abandoibarra inguruak lotzen dituen kaleari euren izena jarrita; orain arte Alfonso Churruca kaia izan zena Zirgariak kaia izango da, memoria Historikoaren legea aplikatuta. Kalea atzo goizean inauguratu zuten.  EH Bilduk kale izendegian aldaketak jarraitzea eskatu du eta prozesua bertan behera ez […]