Astelehena izaki, ekonomian murgildu gara Jon Bernat Zubiriren eskutik. Gure ekonomialariak zorraz jardun du gaurkoan, publikoaz zein pribatuaz, bataren eta bestearen ezaugarriak zehazki azalduz. Zorpetze publikoak Eurogune deiturikoan sortu dituen arazo itzelak eta arazo horietatik eratorri diren mendekotasun eta morrontza ekonomikoak aipatu ditu berak. Beste herrialde batzuen datuak ere eman […]

Igandeko herri-galdeketan ezetzak (Troikaren politika eta neurrien aurkako ezetza) irabazi ondoren, orain igandera arteko epea ezarri diote Greziari akordio bat lortzeko. Hori gertatu ezean edozein gauza gerta daiteke: dena den, Luis Guridiren ustez zaila izango da Grezia eurotik eta eurogunetik botatzea. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150708solasluisguridi.mp3 Deskargatu hemen.

Legegintzaldiko azken osoko bilkura egin zuten iragan ostiralean kontuak zuritzeko baliatu dute, Gotzon Hermosillak kontatu digunez. Udalaren bi zor atera ziren mahai gainera: udal langileei zor diena, 1.800.000 euro zor baitie oraindik, eta hainbat sententziek berretsita. Bestetik, udalak, Herriko Plazako aparkalekuko lan gorabeheratsuak direla eta Ormak Egin enpresari zor dion […]

Luis Guridi ekonomilariak eman digu EBZren asmoen berri. Draghi plana: diru mordoa datorren urteko irailera bitartean hilero inbertitzea zorra erosteko. Gero, estatuek diru hori bueltatu behar diote interes txikiarekin, eta diru horren bidez ekonomia erreala bultzatu nahi dute. Horrekin batera, Guridik Kutxabanken gertatzen ari diren aldaketak aztertu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150304solasguridi.mp3  Deskargatu […]