Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan urtean behin errepikatzen den irudia da. Bertan bizi diren jatorri guztietako herritarrak bildu, kultur aniztasunaren aberastasuna agerian utzi, eta elkarbizitza atsegina posible dela erakusten duena. Munduko Arrozak da. Bihar Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egingo du bertatik bertara. Antolatzaileekin hitz egingo dugu, […]

Ostegunean irrati saio berezia egingo dugu elkarlanean Bizkaia Irratiak, Bilbo Hiria irratiak eta Uriolak. 12:00etatik 15:00etara Korrikaren Bilboko ibilbidea zuzenean jarraituko dugu, auzorik auzo. Korrika nondik dabilen eta auzora noiz iritsiko den jakiteko modurik onena gure emankizuna entzutea izango duzu. 11:48tan sartuko da Zorrotzatik korrika, lehenengo kilometroak zuzenean biziko ditugu […]

Bilbo hiria irratiko 18 urteurrenaren aitzakiarekin taula gainetik irrati antzerkia. Antzokian bezala telefonoa itzaltzeko eskatu diegu ikus-entzuleei, baina esatariarenak jo du. “Baaai?”, erantzun du. Lehen, “Bai, nor da?” erantzuten genuen. Egun badakigu nork deitzen gaituen. Nork, nori, nor. Telefonoa itzali eta fikzioaren bidaiak, Alpeetako eskontza batera, John Trollope hamabostean behin […]

Igandean Korrika 19ren azken kilometroak eta amaiera ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango ditugu Bilboko euskal irratiek elkarlanean egingo duten zuzeneko irrati saioari esker. Emankizuna 10:00etatik 13:00etara entzun ahal izango da Euskal Herri osoan, Arrosa sareko irratietan. Mikrofonoetan Bilbo Hiria, 97 irratia eta Bizkaia Irratia elkarlanean arituko dira, estudiotik eta helmuga ondotik konexioak eta elkarrizketak […]