Lehen orduan, besteak beste, La Pegatina, Mandoilek, Eñaut Elorrieta, Elvis Costello, Jonh Denver edo Maquinaren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, Pedro Elias Igartuak Donovan, Roger McGuinn edo Jerry Lee Lewisen batzuk jarri dizkigu. DESKARGATU HEMEN 1 DESKARGATU HEMEN 2
Ostiral honetan, Gabriel Aresti euskaltegiko jaia dela aprobetxatuz, goizean goiz ikasleei honako galdera hau bota dio Lon Gorka Fernandezek: “Posiblea da alkoholik gabe dibertitzea?”. DESKARGATU HEMEN
CANen aferaren azkenak, Sortzen Ikasbatuazen festa bertan behera eta Agenda izan dira Euskalerria Irratiko Mikel Bujandak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Anparo Arangoa leitzarra. Pertsonaia Patxi Vila da eta Erdiko Kaieran Leioako Umore Azoka. Termometroan beste bi artikulu: “Nafarroako historia apologetikoa” eta “Azkoitiako euskararen erradiografia”, Mikel Asurmendi kazetariak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Bihar izango dira mobilizazioak, Euskal Herriko eta kanpoko 220 hiri, herri eta auzotan. “Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal presoak Euskal herrira” lelopean, presoen gatazka bideratzeko beste urrats bat eman nahi dute Beñat Zarrabeitiak azaldu digunez. DESKARGATU HEMEN
Duela gutxi saio bat egin zuten Ipar Irlandako Derryn: Grabatu ondorfen, Agurtzane Rementeriak eta Erlantz Ibargurengoitiak zenbait zati entzuten jartzeko eta komentatzeko parada izan dute. Gero, han egondako Aintzane Buruagari elkarrizketa egin diote. DESKARGATU HEMEN
Gero eta handiagoa dena, 80 miloi eurotik gorakoa: Iñaki Barcenak gertaeraren irakurketa egin du, “munduko alkaterik onena”-ren jarrera aztertuz. Bestalde, Nafarroako Gobernuak eraiki nahi duen Iruñea-Castejon AHTren linea komentatu du. DESKARGATU HEMEN
Udal zorra, Udal gardentasuna, Udal Etxebizitzak, Bilduko Jardunaldiak eta Zurbaranbarriko Jaiak izan dira Aitziber Ibaibarriagak jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, Joxe Rojasek hiru berri ekarri dizkigu: hasteko, Twitterren euskal estatistikak komentatu ditu. Gero, Google-en WASAP propioarena. Eta bukatzeko, Alemaniako Auzitegi Gorena eta Google-en inguruko berria azaldu du. DESKARGAYTU HEMEN
Besteak beste Bilbon egun hauetan egiten ari direna, Euskal Herria-Palestina eta Mewando Sareek antolatuta. Astearen xehetasunak eman baino lehen, Eneko Callek Palestinako egoera aztertu du. DESKARGATU HEMEN
