Mikel Urbeltzek maiatzaren azken 12 egunetakoa komentatu du: kontzertuak, hitzaldia, umeentzako antzerkia, ibilbidea, dantza…denetarik, betiko moduan. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Alemaniak gidatuta, atzean Bundesbank dagoela, austeritate politikak ezartzen jarraitzen dute, baina Frantzia, Italia, Espainia eta gehiagok beste modelo bat bahiago dute, kontuan hartuta austeritate horiek langabezia handiago eta atzeraldia ekarri dutela, Luis Guridik kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Musika eguna Zuberoan, Antzerki Festibala Hendaian, Lamassouren proposamena eta Luzaide Bizi! elkartea izan dira Irulegiko Irratiko Pantzo Irigaraik jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua berriztu egin dute eta 9 lagun aukeratu dituzte datozen 4 urtean lan egiteko. Roman Bengoa presidentearekin hitz egin dugu gaur, eta hainbat gauza interesgarri kontatu dizkigu. DESKARGATU HEMEN
Bilbon, Galdakaon, Soraluzen, Igorren,… ibili izan dira Gorka Torre eta familia kurri, BiziTokiren barri emoten, hezkuntzaz, gizarteaz,… solasean. Bizi-bizi dago gaia, goraka dator. Hazten ari da “eskola-eskeptikoen” multzoa. Beste kontu bat da iritzi horri jarraituta ekitea. BiziTokin 2009an elkartu ziren dozena bat lagun. Urte pare bat ikasten, ikertzen, eztabaidan eman […]
Gaur, hainbat gai aztertu ditu Josu Larrinagak: Nuclenorrek, Garoñako zentral nuklearra kudeatzen duen enpresa, baimena eskatu du urtebetean martxan egoteko, hori bai, argindarrik ekoiztu gabe. Bestalde, Red Electrica Española enpresak baimenak eskatu ditu Dikaztelu-Ezkio-Itxasoko goi tentsioko linea eraikitzeko. DESKARGATU HEMEN
Arazoak bere horretan jarraitzen du azken bolada honetan, ez aurrera ez atzera. Xabier Aierdik egoera eta azken egunotan honen inguruan izandako berriak aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Polemika piztu da Barakaldon, jaietan txosnak non kokatu aferarekin Gotzon Hermosillak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Mikel Oterok kontatu duenez, Araban, denbora luzea daramate Frackingaren aurka mobilizatzen, informatzen, ekitaldiak antolatzen. Bizkaian, azken bolada honetan, jendea hasi da mugitzen. DESKARGATU HEMEN
