Gaur, besteak beste, Bilboko Ekoetxean hasiko dena. Osteguna bitartean, Zor ekologikoaz ohartarazi nahi du Ekologista Martxan taldeak, hainbat pelikularen bitartez. Bilboz gain, Basauri, Trapagaran, Muskiz, Iruñea edo Irunen ere izango da egunotan, Martin Mantxok kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur, Gabriel Aresti akademia eta euskaltegiaren Isabel Isazelaiaren txanda izan dugu. DESKARGATU HEMEN
Aste honi dagokiona eta azalean Mari Luz Esteban feminista. Horrez gain, Kartzelak, Emakumeak korrikan, Kultur Maratilla, Gernika-Lumo, Egunkaria auzia eta, Larrun gehigarrian, ETB ziklo aldaketa jorratu ditu Mikel Asurmendik. DESKARGATU HEMEN
Atzo Legebiltzarrean izandako Langabeziari buruzko saioarekin hasi da Mikel Bujanda. Gero, Nafarroako Kutxa, FM frekuentzien banaketa eta Xabier Xubeleten diskoa izan ditu mintzagai. DESKARGATU HEMEN
Interneten ea legez kanpoko deskargak egin dituzten galdetu du Lon Gorka Fernandezek. DESKARGATU HEMEN
Alde batetik, Arabako Bertsolari Txapelketa aipatu dugu, Izarran, lehenengo finalaurrekoa izan baitzen lehengoan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan, berriz, Zubiriko azken-laurdena. Berriak eta agenda-proposamena ere entzun ditugu. Agurtzane Rementeria, Erlantz Ibargurengoitia eta Josu Zabala lagunek bertsolaritza kontuak hurbildu ohi dizkiguten saioa duzue Potto. Bertan, momentuko bertso txapelketen jarraipena, bertsoak entzun, komentatu eta […]
S. Frantzisko, Zabala eta Bilbo Zaharreko Aldauri Fundazioak aipatu egitasmoa jarri berri du martxan. Horren bidez, Zabala auzoko argazki zein ikusentzunezko irudien bilduma osatu nahi dute, Arturo Isarzelaiak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaur ere, hiru berri ekarri dizkigu Joxe Rojasek: hasteko, Elhuyarrek Web Corpusen Ataria aurkeztu duela azaldu du. Gero, Android sistema eragilean programatzeko doako ikastaroa, eta Euskal Horoskopoa komentatu ditu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, Pedro Elias Igartuak Jerry Lee Lewisen eta The Animals taldearen kantak jarri ditu. Bigarrenean, aldiz, Steve Croper hainbeste artistarekin (Otis Redding, Wilson Picket, Sam and Dave…) egindakoak entzun ditugu. DESKARGATU HEMEN
Gasteizko Gizarte Etxeetako greba, Ailander Ernaezen ongietorria, Korrika Kulturala eta Agenda izan dira Jon Sanchezek jorratu dituen gaiak. DESKARGATU HEMEN
