Aste honi dagokiona eta azalean Eider Elizegi mendizalea agertzen da. Asteko gaia Kontrabandoa da; Erdiko Kaieran, aldiz, Marcos Zapiain filosofoa dugu. Termometroan, Mikel Asurmendik berak Mikel Arana elkarrizketatu du eta Net Hurbilean Pixoihalen negozioa eta hondakinak ditugu. DESKARGATU HEMEN
Lehen orduan, besteak beste, Travelling Brothers, Woody Guthrie, Bill Frisell edo Jackson Browneren kantak entzun ditugu. Bigarrenean, aldiz, John Cale eta Emmy Luo Harrisenak, beti Pedro Elias Igartuaren eskutik. DESKARGATU HEMEN
Otsailari dagokiona eta elkarrizketa nagusia Luis Angel Gaintzari egin diote. Bidaideak elkartea, Zorrotzako Plana, Deustuko jaiak edo Vietato pensare musika taldea dira beste artikulu batzuk, Gurera etorriak, Deustuko historia edo Inkesta atal klasikoak ahaztu gabe, Lur Malleak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Iñaki Barcena, EHUko irakasle eta Ekologistak Martxan taldeko kidearekin izan gara; atez- ateko bilketak, errauskailuak. erreziklaia era ezberdinak… egun hauetan berriz ere pil-pilean dauden gaiak aipatu dizkigu; eta halaber zaramaren inguruko kudeaketetan zer nolako interes ekonomiko eta politiko dauden ere aztertu ditu. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan ere, hiru ekarri dizkigu Joxe Rojasek. Horietariko bi, egunotan Bartzelonan egiten ari diren Xakelakoen inguruko Azokari lotuta, eta horietan Telefonika, Mozilla eta Vodafonen kontuak. Azkenak, aldiz, Espainiako Erret Etxearekin zer ikusia dauka. DESKARGATU HEMEN
Topaguneak antolatuta, martxoaren 1ean hasiko da 9. edizioa, apirilaren 3an bukatzeko. Antolatzaileek euskara erabiltzeko espazioak sortzea dute helburu, aurten zortzi ikus-entzunezkoren bitartez, Manuel Morenok kontatu digunez. DESKARGATU HENMEN
Eibarren aurkeztu berri dituzte eta UEUko egoera ekonomikoa delikatua izan arren, inoiz baino Ikastaro gehiago prestatu dituzte, Mari Karmen Menikak azaldu digunez. Matrikula irekita dago eta honen inguruko informazio gehiago ueu.org gunean dago. DESKARGATU HEMEN
Aurten beteko ditu hamar urte aipatu talde feministak. Miren Arangurenek duela 10 urteko panorama eta gaurkoa aztertu du, hala nola mugimendu feministak aurrean dituen erronka nagusiak. Urteurrena ospatzeko Topaketak egingo dituzte asteburuan, Leitzan. DESKARGATU HEMEN
Hamabi jarri nahi ditu Eusko Jaurlaritzak Bilbon hain ondo ezagutzen dugun mendi horretan eta kalteak begi bistan daude: 80 metro altuera duten 12 sorgailu, zentral bat, pistak…Horregatik, Mendi Federazioak, talde ekologistak, hainbat udal, Bizkaiko Foru Aldundia, EAJ, Bildu eta abar luze bat kontra daude, Alvaro Hilario kazetariak kontatu digunez. DESKARGATU […]
Europako Banku Zentrala diru mordoa ari da sartzen Europako hainbat banku pribatutan. Gobernuei eman beharrean, bankuei ematen die, hauek negozioa egiteko eta maileguak merkatuan jartzeko. Luis Guridiren ustez, hola ez da ekonomia suspertzen. DESKARGATU HEMEN
