Mendebala jaialdian saria eman diete eta “Thoughts” (pentsamenduak) diska grabatzeko aukera izan dute horri esker: SEAFOID (“zoramena” gaelikoz) taldea da. Hiru asteburu buru-belarri Tío Pete estudioan Urdulizen eta orain, zuzenekoetarako gogoz. Marta musikazalea betidanik. Era guztietako saltsetan ibili zale, Eibarreko mariatxi talde batean ere badabil! San Patrizio egunean Kafe […]
Zazpi egun markatu ditu BilbokoUdalak hainat dernda jaiegunetan irekitzeko, EAJ, PSE eta PPren botoekin. Kontra, aldiz, sindikatu guztiak, Merkatari elkarte gehienak eta Kontsumitzaile elkarteak. Manifestazioa konbokatu dute iganderako, hilaren 11rako Bilbon, LABeko Ziortza Amestoik komentatu duenez. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Lehen orduan,besteak veste, magrebiar musika, amazigha edo kubatarra (Elíades Ochoa edo Trío Matamoros) entzun dugu. Bigarren orduan, eta beti Pedro Elias Igartuaren eskutik, Nils Logfrenen “Cry Tough” eta Fame Studiosen musika entzuteko parada izan dugu. DESKARGATU HEMEN
“Murrizketak gora eta behera, emakumeok kalera” lelopean aurten ere kalera aterako dira egun seinalatu munduko hainbat tokitan, Bilbon esaterako. Krisiak emakumeengan duen eragina plazaratuko dute, argi dutela krisia ez dela berdina guztientzat, BizkaikoEmakumeen Asanbladako Ana Perezek kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Maiatzaren 3tik 6ra izango da aurten, FIRAn azken urteotan bezala. Aldaketa batzuk egin dituzte Jon Iñaki Artetxek kontatu digunez (sarietan esaterako). Aurten erakusketa, mahi-inguru eta ekitaldi asko izango dira Saloi horretan eta hurrengo batean zehaztasun gehiago ekarriko dizkigu Jon Iñakik. DESKARGATU HEMEN
Hilabete luze bat pasatu da Kingston Hiria-ra egin genuen azken bisitatik baina indarrez beteta bueltatu gara eta astero egiteko asmoarekin… ia lortzen dugun! Gaurkoan Stevie Wonder-en “Innervisions”, Cherry Boppers-en “Shakin’ The Hood” disko barria, Funkadelic eta Bill Withers-en bildumak biniloan, “Soul Galore” Northern Soul bilduma eta gure aspaldiko laguna den […]
Iazkoa oso handia izan zen (%8´5koa) eta aurten %5´8ra jaitsi nahi du Raxoiren gobernuak, nahiz eta Europak gehiago eskatu. Dena den, datorren urtean %3ra jaitsi beharko du eta hori edo zergak igotzen edo gastuak murrizten egin behar dute, Luis Guridik komentatu digunez. DESKARGATU HEMEN
Gaurkoan, sorta bat ekarri digu Pantzo Irigarai kazetariak. Hasteko, Sarkozyren bisita eta Batera Plataformak egindako errepide blokeatzeak komentatu ditu. Gero, Gipuzkoako Aldundiak eta Departamenduak sinatutako ituna aztertu du. Azken txanpan, Saiak elkartearen haserrea eta Donibane Lohitzuneko arrantzaren datuak izan ditu mintzagai DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN
Hotzean sartu gara irratira aspalditxoko partez, triputsik. Hobest aholkularitza enpresatik ezagutzen dugu Maite, blog interesgarria idazten duela, azken aldian ARBELA izeneko saioetan topo egin izan dugu. Halako baten bota zigun, “noiz irratikoa?” duela urtebete inguru gonbitea egina genion eta… Bere burua aurkezteko gogora ekarri digu 15 urte eman zituela Gipuzkoako […]
Martxoari dagokiona eta gai nagusia “Funikularrak, tren mendizaleak sokatiran” izenekoa da. Horretaz gain “Erdi Aroko hil eresiak”, “Aztorea basoko akrobata” eta “Euskal kostaldearen pizkundea” artikuluak, eta ohiko Bitakora Kaiera, txangoak, argazkia… Apirilean, Debako eta Zumaiako flishak izango dira gai nagusia, Hektor Ortegak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN
