Gorka Ovejero AHTren aurkako Mugitu ! mugimenduko kideak bi ekarria dizkigu. Hasteko, atzo asteazkenean Madrilgo Auzitegi Nazionalean bere eta beste bi lagunen aurkako epaiketa komentatu du. Bestalde, gaur egungo AHTren egoera Euskal Herrian aztertu du Gorkak. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!
Gaur ere hiru komentario egin ditu Fakun Aznarezek. Hasteko Kolonbiako gatazka izan du hizpide. Gero, Txilen eta Venezuelan ikasteak zenbat balio duen aztertu du. Eta bukatzeko Argentinan Mariano Ferreira hiltzeagatik martxan dagoen epaiketa komentatu du Fakunek. DESKARGATU HEMEN !!!!!
1981eko azaroan hasi zen irrati horren egitasmoa gauzatzen. 30 urteko bidaia egin dugu Pantxo Irigarai kazetariarekin, egungo egoerara heldu arte. Hilaren 20 eta 26an, hasteko, bi ekitaldi prestatu dituzte urteurrena ospatzeko. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!
Herman Melvillen Moby Dick nobelako hiru atalek osatzen dute saio hau. Atalok aukeratzean, gehienetan aipatzen ez den nobela honen ezaugarri bat hartu dugu aintzat, alegia, gizarte heteronormatiboak Melvillen garaian nahiz gurean gizonei inposatzen dizkien estereotipo eta arauak hausten dituen genero adierazpena. Entzule edo irakurle bakoitzak erabakiko du ea orri hauek […]
Berriro kalera atera dira Pentsiodunak Martxan Plataformak deituta: gaurko elkarretaratzeak Bilbon, Donostian, Iruñean eta Gasteizen izan dira. Plataforma horren Mikel Argiñarenaren ustez, gobernu berria dator eta pentsiodunek ezin dute murrizketa gehiago jasaten jarraitu. DESKARGATU HEMEN !!!!!!
Nekazarien borrokak, Biodibertsitatea, Lurraldea eta Elikadura burujabetza izeneko Zinemaldia antolatu du Mundu Bat GKEk, nekazarien munduko ikuspegi desberdinak emateko asmoarekin. Hilaren 15, 16, 22 eta 23an izango dira Bilbon; Amurrion eta Barakaldon ere zenbait pelikula ikusgai izango dira, Joseba Martin Mundu Bateko kideak kontatu digunez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Azkenaldian apur bat alpertuta ibili gara, baina gogoz bueltatu gara uhinetara eta sarera. Charles Wright & The Watts 103rd Street Rhythm Band izan dira saio honetako protagonistak. Hemen, Euskal Herrian eazgunak dira bere “Express Yourself” kantua dela eta, Negu Gorriak egin zuen bertsiñoagatik, “Adiera Zaitez” izenarekin. 1967tik 1971ra argitaratu zituzten […]
Hasteko, gurean egon direnak komentatu ditu Agus Perez antzerki-kritikariak, BAD jaialdia eta “La caída de los dioses” hain zuzen. Gero, etorriko direnak izan ditu mintzagai: Asier Zabaletaren “Act of God, Spencerren magia eta Kukubiltxoren “Inorako bidaia”. DESKARGATU HEMEN!!!!
S. Martin egunean (edo gertu) Bizkaiko hainbat tokitan ere egiten dituztenak. Gaurkoan, horietariko bi izan ditu hizpide Patxi Gaztelumendik: Zamudiokoa eta Larrabetzukoa. DESKARGATU HEMEN !!!!!
Gotzon Hermosillak kontatu digunez, Galindo ibaiertzean, Sestaoren eta Barakaldoren artean, iragarkiak jartzeko panel handi bat dago: langileek paperak kentzen dituzte, lurrean bertan uzteko, eta horrek ibaia kutsa dezake Eguzki talde ekologistak jakinarazi duenez. DESKARGATU HEMEN !!!!!
