Hilaren 23an, EAEko Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean, langileen aurkako neurri berriak aurreratu zituen Jaurlaritzak. Honen inguruan eta hasteko, EILAS sindikatuko Arantza Fdez. de Garaialdek neurri horiek aztertu ditu, berriro “funtzionarioak krisi honen erantzule direla” ematen duela. Arantzaren ustez, krisi honek badu beste irtenbide bat. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Pasa den larunbatean hasi ziren Txorri Herri mailan antolatutako Euskararen astea, eta egunero ekitaldiren bat bederen izango dute abenduaren 3ra arte. Holako egunak-asteak zertarako balio duen ere aztertu du gaurkoan Patxi Gaztelumendik. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Gaurkoan ere, berri batzuk ekarri dizkigu Mikel Bujandak: Hauteskundeen emaitzak eta azterketa Nafarroan, 2012ko Aurrekontuak, 1512ko Konkista eta kulturari lotutako zenbait albiste. DESKARGATU HEMEN!!!!!
2300 zenbakia duen honek “EAJ-Amaiur lankidetzarako aukera berria” hartu du gai nagusitzat. Asteko pertsonaia Angel Aintziburu da eta Erdiko Kaieran Berri Txarrak ditugu. Net hurbil atalean “1961eko Parisen aljeriarren aurkako masakrea” ere komentatu du Mikel Asurmendik. Horiekin batera Larrun gehigarria: “Euskara Nafarroan”. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Gaur Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren kontrako eguna dugu munduan zehar, Euskal Herrian ere, eta honi lotutako hainbat ekitaldi gaur eta egun hauetan. Hor daude datu ikaragarri horiek, hor Erakunde Publikoek daramaten politika epela, hor daude ere Bilgune Feministako proposamenak… Hori guztia eta gehiago kontatu digu elkarte horretako Miren Arangurenek. DESKARGATU […]
…Bermioko portuan goxeko ordubidxetan, ez da besterik entzuten OST! Gaur egurre demonidxo! OST talde bermiotarrak bosgarren estudioko lana kaleratu berri du, “Bost” izenekoa; Bilboko Koba estudiotan grabatu dute, Iralan, JM Sampedro “Xanpe” teknikoaren laguntzaz. Kresal usaina ekarri dute Joni baterijole eta Iker gitarrajoleak; berba ta barre ibili gara musikaz […]
Lehengo orduan hiru bloke egin ditu Pedro Elias Igartuak, 50eko Gospel musika, Maliko Fatoumata Diawara eta Who taldearen sustraiak jorratzeko. Bigarren orduan, aldiz, Beatles taldeari buruzko antzinako kantak izan ditugu entzungai. DESKARGATU HEMEN!!!!!
Sagarrak talde ekologistak antolatuta eta larunbatean Solabarria Plazan gauzatuko dutena. Dirurik ez, baina merkatua izango da, baita ideia eta esperientziena ere, Gabi Hernandezek kontatu digunez.. DESKARGATU HEMEN!!!
Aitziber Ibaibarriaga Biloko Bilduko zinegotziak ekarri dizkigunak. Azaroak 25, Aurrekontuak, laguntzak jasotzen dituzten pertsonen aurkako jazarpena, Santi Brouard eta Josu Muguruzari egindako omenaldia eta Hauteskundeen balorazioa egin du Aitziberrek. DESKARGATU HEMEN!!!
Gaur ere hiru albiste ekarri dizkigu Joxe Rojasek. “Blog and Bikes” ekimenarekin hasi da, gero “Agur esatea” filmak dirua behar duela esan digunez. Bukatzeko, Euskal Internautaren sekxiena aukeratzeko lehiaketa azaldu du Joxek. DESKARGATU HEMEN!!!!
