…100!! Bete ditugu ehun! Zorionak guri! Ibilbide hau ospatzeko jai galanta antolatu dugu irratian, hainbat  musikari eta arte munduko jendez; argazkian duzuenaren ondoreng0 ez hain argia duen Pello Txorrota bertsolari kantsagarria, esaterako;astrapala itzela irratiko karrajuan eta musikariek opari ederrak utzi dizkigute! Opari akustikoak! Zea Mays-ek “Negua joan da” jo digute […]

Guztiak gara sormentsuak eta bizitzako esparru ugaritan agertzen dugu izaera hori: kaleko elkarrizketa baten, sukaldatzen, dutxapean kantuan zein izerapean… Sormena eta umorea, inprobisazioa, askatasuna, ez epaitzea,… elkarren lagun. UP-ARTeko Miren eta Ibanegaz ordubete inguru BERBAZ. Blogari (eurek egindako argazki edo marrazkiak burura daotzkien ideia xelebreen osagarri) ekin zioten komunikazio alorreko […]

Bert Jansch joan zaigu eta bere musikarekin gogoratu dogu. Horretaz aparte, pasadan Urriak 12an Jack Bruce-en kontzertu izan zen Bilbon. Pedro kontzertuan egon zen eta horri buruz  hitzegin digu, Cream taldearen musikaz lagunduta. Traffic, Florence & The Machine, Buddy Holly… eta beste asko ere pasatu dira gaurko saiotik. ON EGIN!! […]

Xabier Aierdi soziologo eta EHUko irakaslea izan dugu gurekin; egun E. Herriak bizi duen egoera politiko orokorraz mintzatu zaigu, beti bezain fresko eta era berean sakontasunez. Kontuan izatekoak izaten dira Xabierrek esaten dituenak, beraz entzule, murgildu zaitez elkarrizketa arin eta dinamikoan. Ez zaizu damutuko!  DESKARGATU HEMEN !!!!!

Hamabostean behin, Topaguneko Joxe Rojasek arlo horretan agertzen diren berriak kontatzen dizkigu. Gaur, hasteko, datorren larunbateko manifestazioak aipatu ditu, munduko hainbat tokitan (Bilbon ere) suminduek konbokatu dituztenak. Gero, Antxeta Irratiak martxan jarritako Uhinbak egitasmoaz hitz egin du eta bukatzeko beste aplikazio bat: ele2tor izenekoa.  DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Piperpolis beti bezala hegan bueltatu da, oraingo honetan zinea, literatura eta antzerkiaren hodeien artean. Saioko lehenengo gonbidatua Josean Bengoetxea aktore gipuzkoarra izan da. “Urte berri on, amona!” filmeko protagonista dugu. Telmo Esnalen bakarko lehenengo luzemetraia komedia beltza, drama eta suspense artean dabil.   Letrak Leire Bilbaorekin jorratu ditugu. Ondarrutar idazleak […]