Topagunek, jardunaldia antolatu zuen Durangon joan den asteartean. Argi dago, bizi dugun egoera soziolinguistikoa aldatu egin dela: hizkuntza- aniztasun errealitate baten aurrean gaude. Jardunaldian zenbait talde eta pertsonen esperientzia zein bizipenak plazaratu ziren; mahai ingurua ere egon zen, “Zer egin beharko litzateke euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko” gaiaren […]

GGaur hilak 27 Bilbo Hiria Irratiak bat egin du gehiengo sindikalak konbokatutako grebarekin. Hori dela kausa programazio berezia eskaini du, grebaren inguruan eta sei elkarrizketa burutu ditu. ESKko Igor Mera, LABeko Rosina Inzunza, EHNEko Ainhoa Iturbe, Ibaizabal TBko Hibai Castro, Patxi Gaztelumendi kolaboratzailea eta Iñaki Larrañaga izan dira elkarrizketatuak. DESKARGATU […]

Bilbo Hiriak Irratiak bat egiten du Hego Euskal Herriko gehiengo sindikalak deitutako Greba orokorrarekin. Hori dela kausa hilaren 27an Grebaren inguruko informazioa (eta Albistegia) baino ez dugu izango, goizeko 10etatik eguerdiko 12ak arte (errepikapenak eguerdiko 13ean eta gaueko 21etan).

Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Plataformek bat egin dute gehiengo sindikalak deitutako greba orokorrarekin. Argi dute pentsioen erreformak zer ekarriko duen: etorkizunean, pentsioen duintasuna arriskuan izango da. Pentsioen erreformaren aldekoek ematen dituzten arrazoiak desmuntatu ondoren, ostegunean elkarretaratze propioak egingo dituztela esan digu Mikel Argiñarena Pentsiodunak Martxan Plataformako kideak. DESKARGATU HEMEN !!!

Hilaren 21ean marka historikoa ezarri du gasolinaren prezioak: 1, 285 euro, eta gasolioarena gertu dabil. Dirua (gasolina, kutsadura etab.) aurrezteko, BNP Paribas banka taldeak egindako ikerketa azaldu digu Jose Luis  Segura EKAko komunikazio arduradunak. Funtsean lasaiago gidatu, martxak behar bezala erabili, beste faktore batzuk (gurpilak, pisua, aire egokitua…) kontuan hartu […]