Urtarrilari dagokiona eta azalean Maite Martinez de Arenaza Solokoetxeko artista: berari egin diote elkarrizketa nagusia. Bi erreportajetan Santutxuko Sei izar herri-krosa eta Garaizarko Mahatserriak abesbatza jorratu dituzte. Miguel Unamuno eta euskara, Juanpa Dieguez preso santutxuarra, Krematoriaren aurkako manifestazioa, eta Txurdinagako eta Santutxuko 11. Euskararen astea komentatu ditu Lur Mallea Berton aldizkariko […]
EAEko Irakaskuntza publiko unibertsitario eta ez unibertsitarioan hilaren 16an izango dira hauteskunde sindikalak. Hasteko, kontuan hartu behar dugu 32.388 langile direla horietan: horren garrantzia azpimarratu du Arantza Fernandez de Garaialde EILAS sindikatuko bozeramaileak. Arantzak gaurko mapa sindikala, giroa, Irakaskuntzak dituen arazo nagusiak eta gehiago ere kontatu digu gaurkoan. DESKARGATU HEMEN!!!!
ENHE-ko Unai arangurenek egingo dituzten formakuntza ikastaroen berri eman dizkigu; Otsailaren 15ean eta Abadinon “Nola hasi eta ustiatu ekimen agroekologikoa”ren lelopen jardungo dute; Otsailaren 16tik aurrera Bilbon, “Kontserbak artesanalki nola egin” azalduko dute; hilabete honen amaieran Zornotzan,”Fruita arbolen landaketa eta inausketa”ri buruzko ikastaro teoriko- praktikoa; eta azkenik martxoan zehar, Basauri, […]
Euskal Herriarekiko V. nazioarteko elkartasun astea datozen egunetan burutuko da munduko hainbat tokitan. Askapena erakundeak sortutako aste honek munduan zehar Euskal Herria existitzen dela zabaltzea du helburu, Askapenako Jon Etxebarriak kontatu digunez. Aurten 20 bat herrialdetan 80 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte. Informazio gehiago askapena.org gunean. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!
Gaur Nick Maritxu Nick Bartolo antzezlanaz mintzatu gara Ugaitz Alegria atorearekin. Ostiralean estreinatu zuten antzelana Bergarako Zabalotegi aretoan. Antzezlan honetan bikote batek (neskak eta mutilak) txat batean elkar ezagutu eta gero zita egiten dute. Oso leku berezian, gainera, opera batetako biltegian hain zuzen. Egoera xelebre honek bata eta besteari irudimena […]
Otsailari dagokiona eta azalean Lokizko mendiak: gai honi dedikatu diote Erreportaje nagusia. Euskara bidaide atalean “Azkoitiako kukua” jorratu dute; Zenbaki ta lurrean “Eguneko menua bestelako denean”; eta Jakin guran “Georradarra Gerra Zibileko hobien bilatzailea”. Horietaz gain Bitakora kaierra, ohiko argazki ederra edo bi txango proposatzen dizkigu Nora aldizkariak. Martxokoan hiriburuetako […]
Hauxe izan da gaurko “Bide gorritik” saioan Patxi Gaztelumendik jorratutako gaia. Bilboko Euskalduna Jauregiko ekitaldia hasita zela egin dugu elkarrizketa eta Rufi Etxeberriak zein Iñigo Iruinek esandako batzuk komentatu ditu Patxik. Horretaz gain Euskaldunan Hego Euskal Herriko gehiengo politikoa zegoela eta hilaren 19an Bilbon egingo den manifestazioa azpimarratu du. DESKARGATU […]
Iñaki Barzena Ekologistak Martxan-eko taldekideak, bihar eta etzi Sarrikon aipatu titulupean egingo diren jardunaldien berri ekarri digu; neurrigabeko kontsumoan, indibidualkerian, ingurugiroa erasotuz, patriarkatuan, aberastasunen banaketa injustuan… oinarritzen den bizimoduaren aurrean, ba al da beste aukerarik? Ba, horretaz jardungo dute bertako eta nazioarteko zenbait adituk. DESKARGATU HEMEN !!!
GITE-IPESek antolatuta eta helburu nagusia Euskal Herriko langilearen historia berreskuratzea da. Otsailaren 5an hasiko dira Bilboko Burtsa auzoetxean, eta hilaren 8, 10, 15 eta 19an jarraituko dute. Parte hartzea irekia da GITE-IPESeko Haizea Beltzak kontatu digunez: honen inguruko informazio gehiago lortzeko: http://gite-ipes-bilbo.blogspot.com/ gunean. JEITSI!!
….plutoniozko ezteiak! 75. saioa! Zorionak guri! Gaurko saioan lan berriekin jarraituko dugu: Ornitorrinkusen lan esperimentala, Gosen eta Korrika 17ko kanta, Bizardunak, Txuma Murugarren Audiencen ahotik, Joseba Tapiaren liberal eta karlisten bandak… Binilo Tenpore tartean 1992ra egingo dugu eta EH Sukarraren lehenengo biniloa entzungo dugu! Bejondeitsuela!Bota atxurre! (arg: oregi & ander […]
