EGKk (Euskadiko Gazteen Kontseilua) egindako azken txostenaren arabera EAEko 18 eta 29 urte bitarteko gazteen %20 baino ez da gurasoen etxetik joan. Arrazoia, Urtzi Ugalde EGKko teknikariak azaldu digunez, “etxebizitzaren prezio altua da, alokairuarena zehazki”. Egoera bideratzeko alokairuaren aldeko apostu ausarta eta irmoa proposatzen du EGKk eta Jaurlaritzari irekitako parte-hartze […]

Iñaki Barzena EHUko irakasle eta Ekologistak martxan-eko kidearekin izan gara; Katalunian barna ibili denez hango berri eman digu, hala nola Tarragonako AHTren geltokia edota Bartzelonako kutsadura atmosferikoarena. Halaber, duela 15 egun Sarrikon egin desazkundeari buruzko jardunaldiak sortutako ikusmina ere aipatu digu, eta gai honek izango duen jarraipena apirilean Donostian eta […]

Ekologistak Martxanek antolatuta hilaren 17tik 25a bitartean izango da aurtengoa, 5.ez. Kontzientzia ekologikoa sustatze aldera munduan diren hainbat gatazkaren berri emango dute Euskal Herriko 13 hiri eta herritan (Bilbo, Barakaldo, Basauri, Leioa edo Muskizen besteak beste), Martin Mantxo Ekologistak Martxan erakundeko kideak kontatu duenez. Informazio gehiago ekozinemaldia.blogspot.comen. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!

Abian den Arabako  eta larunbatean abiatuko den Nafarroako txapelketen berriak ekarri dizkigu Jabi lankideak. Saioak, partaideak… Beste txapelketa batzuk ere izan zirela gogoratze aldera, 2003an Lesakan jokatu zen Nafarroako finaletik zenbait ale entzuteko aukera duzue: Estitxu Arozena, Xabier Legarreta, Julen Zelaieta, X. Silveira… DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN !!!!

Koldo eta Rita “Anemona,Oskola eta Karramarroi” ekimeneko sustatzaileek, taldeko beste hiru kiderekin Kubara egin bidaia kontatu digute. “Laguntasunaren liburua” eramanez, bertakoen elkartasuna, “Antzerkiaren Gurutzada”,kubatarren baloreak…nola bizi eta dastatu dituzten. Benetako hartu-emana hitzaren dimentsio osoan. Zinez kontakizun ederra! DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!

Horixe egingo dute datorren Udaberriko oporraldian Xauen Bidaiakek antolatuta. Senegal hegoalde horretan egunero 50 bat km. egin nahi dituzte, bertako jendea ezagutzeko eta bertako bazterrekin gozatzeko. Antolatzaileek eskarmentu handia dute bidaiekin eta egingo dutena aztertzeaz gain, orain arte izandako esperientzia batzuk kontatu dizkigu Alberto Markuerkiagak. Informazio gehiago xauenbidaiak@gmail.com helbidean. http://xauenbidaiak.blogspot.com/ […]

Desazkundea Kolektiboak eta Ekopolitikak Jardunaldiak antolatu dituzte Bilbon Desazkundea eta lana aztertzeko. Bertan 21 orduko NEF txostena aurkeztuko dute. Batez ere sindikatuekin eztabaidatu nahi dute baina parte hartzea irekia da. Jardunaldiak hilaren 17an eta 24an izango dira, 7 Kaleetako Burtsa auzoetxean. Informazio gehiago desazkundea.org gunean. DESKARGATZEKO KLIKATU HEMN !!!!

Uribarri eta beste auzotako bizilagunek zortzi urte daramatzate Funerarias Bilbaínaseko Errauste-labearekin buelta-bueltaka. Pasa den irailean froga batzuk egin zituzten eta ingurukoan bizi direnek oso argi jasan zituzten ondorioak. Eta laster martxan jarri nahi dutela Krematorioaren aurkako manifestazioa konbokatu dute hilaren 16rako, Zumalakarregi kaletik abiatuta , Aitziber Virgel Uribarriko Gure Etxea […]