Azaro honetan Kontsumo Kontzienteari buruzko kanpainari ekin dio Basauriko Dorretxe-Sagarrak taldeak, hainbat taldek lagunduta. Kontsumo kontzientea zer den definitu ondoren, kanpainaren helburuak eta egitaraua kontatu dizkigu Jon Artetxe Dorretxe-Sagarrak taldeko kideak. Honen  inguruko informazio gehiago sagarrak.org weborrian. DESKARGATU HEMEN.

Urriaren amaieran hil zen Kirchner Argentinako presidente-ohia eta izugarria izan da horren inguruan idatzitakoa eta ikusitakoa. Alvaro Hilario kazetariak Argentinako azken urteetako historiari egin dio errepaso eta Kirchnerren hainbat puntu on atera ere; txarrak ez ditu ahaztu. Peronismoan eragin handia zuena joan da, zer gertatuko da peronismoarekin ? (edo peronismoekin?). […]

Ez da bakarrik duen ikusle-entzule kopurua (azken urteetako baxuena), askoz gehiago gertatzen ari da EAEko Irrati eta Telebista publikoan Jon Otegi LAB sindikatuko eta ETBko Langile Batzordeko idazkariak kontatu digunez. Gogoratu bi kazetariri irekitako espedienteak, langileen erantzuna, Miguel Angel Idigorasen adierazpenak… Egoera bideratzea ez dela batere erraza  izango esan digu […]

Pasa den astean Marokoko Poliziak eta Armadak Aaiunen gauzatu zutena eta egunotan jarraitzen duena. Horri lotuta, NBEren, Europar Batasunaren eta espainiar estatuaren jarrera salatu du Eneko Calle Euskadiko Otsailak 27 Sahararen aldeko Koordinakundeko kideak eta elkartasuna adierazteko zein gatazka behin betiko bideratzeko egiten ari diren mobilizazioetan parte hartzeko eskatu du. […]

Gaurkoan Ama Say taldearen lan berria ezagutuko dugu taldeko Gontzalekin batera. Hamalu urteko isilinearen ondoren duela bi urte oholtzara bueltatu ziren. Berriz elkartu eta kantuak sortzen hasi ziren, uda honetan Koba estudioan disko berria osatu dute. Bestetik, irrati-nobelak tartea ere badu. Oraingoan John Trollope Hamabostean Behin irratinobelaren 116. atala: “Sotana […]

Debagoieneko euskarazko tokiko komunikabide  Goienak hamar urte bete berri ditu. Arrasaten pasa den astean egindako ekitaldian azaldu zutenez Goiena marka bateratu nahi dute eta horrekin batera hainbat berrikuntza datoz. Euskarazko tokiko hedabideen garrantzia azpimarratu du Patxi Gaztelumendi Irratia.comeko kideak gaurko elkarrizketan. DESKARGATU HEMEN!!