Francisco Madinari bere jaiotzaren 100 urteurrena den honetan eskaini diogun bigarren saioa entzuteko aukera izango duzue. Bertan bere lau lan izango dituzue entzungai: “Euskal Rapsodia”; “Arpa eta harizko orkestrarako Euskal Kontzertinoa “; “Euskal haurren obertura” eta azkenik “Dantza”. Guzti hau Euskadiko Orkestraren eskutik. Saioa deskargatu HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/zutargiartean/zutargiartean070323.mp3

1

Bertako Nikola Euskaltegiak antolatuta martxoaren 17an burutu zuten ekitaldi berezi hori Bizkaiko Uribe Kostan, Sopelan hain zuzen. Partehartzea eta giroa inoiz baino handiagoa lortu dute aurtengo edizioan eta, urtero bezala, giro ezin hobea sortu zen egun osoan. Ondo pasatzeaz gain, euskarazko esaera zaharrak berreskuratu, ikasi eta eguneroko jardunean erabiltzea helburu […]

Atanas akerstrarekin hasi gara, rockaren sustraietara jotzen duen azkoitiarra bera, eta Akauzazte talde ezaguneko gitarra. Atzerrian bertan baino ezagunagoa den baxe nafartar batekin jarraitu dugu gero: Beñat Axiary, beste bi lagunekin inprobisazioan: Doneda(Saxofoia) eta Sawal(Kotos-a, instrumento tradizional japoniarra). Ahotsa(batez ere) lantzen duen Diamanda Galas etorri da gero, “Panoptikon” piezarekin(Maiatzaren 4an […]

Saio polita eta bariatua eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetan. Lehenbizi, Kanadako Arcade Fire taldearen Neon Bible (Neonezko Biblia) diskoa gogoratzen hasi gara. Oroimenarekin segituz, jarraian iaz zendu zen Nikky Sudden musikari ingelesa gogoratu dugu, berriketan hil ondoko diskoa agertu baita, The Truth Doesn´t Matter (Egiak ez du axolarik), […]

Iparraldeko Euskal Irratiek ekoiztutako irratsio horretan, Patxi Gallego (argazkian) komikigilearekin egindako elkarrizketa eskaintzen zaigu. Patxi Gallegok bi liburu kaleratu ditu arrakasta handiarekin. Iñaki Etxeleku berarekin izan da Donostian bazkaltzen. Saioa deskargatu HEMEN. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com/ftp/hinki%20hanka%202007/Hinki%20Hanka,%2007%2003%2013.mp3

Saioa deskargatzeko HEMEN: Irak inbaditzen hasi zirela lau urte dira. Gaur bezalako egun baten. 2003ko martxoan. Hilabete lehenago Egunkaria itxi ziguten, eta itsasoa beltzez jantzi zuten, agintari berdinek. Orduko errepasoa egin dugu, garaiko testuak eta iragarpenak gurera ekarrita. Gogoeta eginez. Irak, nazioarteko egoera, Internet eta G8 gailurra gero. Denak izan […]

    Mahaster River hainbat taldetan  aritutako musikariek osatutako Bergarako hirukote gaztea da. Gitarra elektrikoa, hamabi soketakoa eta baxua erabiliz bluesa, countrya eta flamenkoaren mundutik bidaiatzen dute. Gai propioak eta bertsioak, abestuak eta instrumentalak. Horixe da talde honek duen berezitasun nabarmenetakoa, hirurek osatzen dute soka hirukote hau. Irtenbiderik gabeko autobideak lehen […]

Gaurkoan, Iñaki Barcenak duela gutxi Eusko Jaurlaritzak onartutako Itsasertza Babesteko Plana izan du aztergai. Plan horrek itsasertzaren barne mugatik 500 metroko gunean babes handiagoa bermatu nahi du. Bien bitartean, horrek ez die aterik itxiko Pasaiko kanpo portua egiteko lanei. Bizkaiko kostaldean, bestalde, 28.000 etxebizitza eraiki nahi dituzte…. Solasaldi honen bigarren […]

Zaila da aizue, saioa egin ondorengo web orrirako testua idazterakoan, jarritako musikari guztien zerrendatzea egitea, bakoitzaren ezaugarriren bat edo beste jarriaz. Komak eta puntu eta komak eta puntuak nola antolatu…horregatik, gaurkoan ez naiz konplikatuko eta gidoiak erabiliko ditut: – Cafe teatro: Lana (Zarauztarren musika goxoa eta definitu ezina) – Pablo […]