Saio honetan hurrenez hurren ostegun eta ostiral honetan Kafe Antzokian egongo diren musikariak ekarri ditugu. Ostegunean Une eta Kauta taldeek euren azken lanak aurkeztuko dizkigute eta ostiralean Ruper Ordorika (argazkian) Memoriaren Mapan diskoaren emanaldi intimoa. Markos Untzeta ere gurean izango da bere azken diskoarekin (Zenbat Euri). Horietaz aparte, Regina […]
Azken aste hauetan Bilbo Hirian antzemandako Ipar Euskal Herriko Euskal Irratien presentziari jarraituz, gaurkoan Euskal Herriko beste txoko bat ezagutzeko aukera eskaintzen digute. Gaurkoan, Baxenafarroako Amikuze eskualdeko Gabadi herrian zehar ibili dira Luzien Etxezaharreta eta Jakes Casabon. Saioa deskargatu HEMEN. Entzun: [audio:https://www.bilbohiria.com/ftp/gure%20bazterrak%20/Gabadi%201%20Gure%20Bazterrak%20070228%20.mp3
Saioa DESKARGATU. Josu Juaristi izan da euskal komunikabideetako zuzendarien artean bloga irekitzen lehenengoa. GARA egunkaria berritu eta euskarazko GAUR8 astekaria ere sortu dute, sarea eta papera uztartu asmo dituena. Kazetaritzaz eta Interneti buruz elkarrizketa mamitsua izan dugu. Albisteak 2.0 Teknologia berriak, Internet, musika, literatura… zer ez dugun aipatu gure gaurko […]
Lisabok Ezlekuak bosgarren lana argitara eman du duela pare bat aste, bosgarren lan hau plazaratzeko bidehuts plataforma sortu dute, zigilu horrekin atera dute lan berria. Ezohiko osaera du Lisabok: baxua, bi gitarra eta bi bateria. Egiten duten musika rocka izan arren, soinuarekin esperimentatzen dute. Kasu honetan, gainera, garrantzi berezia […]
bIBA ZUEK! Berriz ere hemen gaude Medius, Izaskun eta Jabi. Eguraldi eskasari aurpegi ona jarri behar zaionez euskal futbol taldeen gora- beherak aipatu ditugu behar besteko umorearekin; pilota kontuak ere hizpide gure artean eta txirrindularitzari lekutxoa egin diogu gaurkoan. Onak izan!!. Deskargatu saioa HEMEN. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/kiroldegia/kiroldegia070312.mp3
Gaurkoan, Josu Larrinaga EHUko irakasle eta soziologoak AHT Gelditu ! Elkarlanak enkargatutako inkesta izan du hizpide. EAEko 46 udalerritako 1.222 laguni egin dietenaren arabera, esaterako, EAEko herritarren % 70ek AHTren inguruan ez du informaziorik edo oso gutxi dauka; edo astero erabiliko luketeenak ez dira %3ra heltzen. Eusko Jaurlaritzak “eztabaida […]
Osasuna pottozaleok: Denporan atzera joko dugu gaurko emanaldian; lehen zatian 1982ko txapelketaren finalari erreparatuko diogu eta bertan kantatutako zenbait harribitxi entzuteko aukera izanen; ondoren 2003ko Gipuzkoako txapelketaren barna murgilduko gara. Jakina, agenda eta beste berriren bat ere aurki ditzakezu gure/ zure Potto honetan. Disfrutatu!!. Saioa DESKARGATU. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/potto070309.mp3
Saio berezia izan da gaurkoa, ohiko pieza zerrenda entzun ordez, bi soinu sortzaile izan baititugu gurean gonbidatu, zuzenean jotzen. Sortutako arazo batzuk zirela eta, ordu erdi atzeratu dugu saioa(barkamenak 19:00etan entzun nahi izan duzuenoi), baina egin, egin dugu eta, zinez interesgarriak izan dira entzun ditugun zuzeneko bi saioak. Xedh-en […]
Zuzeneko musika eduki dugu gaurko Soinugelan, Borja Estankona etorri baitzaigu Bilbo Hiria irratiaren estudioetara. Egia esan, primiziatzat har genezake bisita hau, oraindik grabatzeke dauzkan hiru kantu eskaini baitizkie zuzenean gure entzuleei. Hortaz landa, Arcade Fire kanadar taldea eta jada desagertua den Luna taldearen ondorengo diren Britta Phillips eta Dean Wareham […]
Saioa deskargatzeko HEMEN. Japonen hasi dugu gure saioa. Lagun bat, entzule bat daukagu han. Skype bidezko elkarrizketan hango bizitzaz, mugikorren iraultzaz, blogak, flickr, youtube… izan ditugu hizpide. Gero, gure musikarien nazioarteko ibilbideetaz mintzatu gara. Berri Txarrak, Fermin Muguruza eta Makala. Zarauztarra Berlinera joango dela eta gurean izan da hizketan. Albisteak […]
