Bertsozale potopsikotiko-depresiboek badute asteroko botika, fresko-freskoa. Urduliz bisitatu eta… apirilaren 20an izan zen Bizkaiko Taldekako txapelketaren saioa ekarri dugu. Bi talde izan ziren buruz-buru Urdulizeko Txiberri eta Basartena tabernetan. DURANGALDUEK eta PIRATAK kantuan PLENTZIA-GORLIZ-LEMOIZ ETA URDULIZ herrietako PIRATAK: Joanes Igeregi, Maddalen Markaida, Jon Etxeberria “Txontxe”, Gabi Basañez, Peru de Pedro […]
Badira sei-zazpi urte kartzelan dauden presoek euskara ikasteko duten eskubidea bermatzeko helburuarekin, lanean aritu den euskara-irakasleen sare bat: Presoen Euskara Irakasleen Taldea. Orain gutxi harro eta pozik jakinarazi du taldeak amaiera; izan ere, administrazioari pasa diote kartzeletan euskara eskolak emateko lekukotza. Ander Artola eta Erlantz Ibargurengoitia izan ditugu gurean eta […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Zuberoako Maskaradak; izan ere, aurten estreinakoz figura nagusia, Kabana Handia, emakumezkoa izan da. Bestalde, genero disidenteak eta euskara uztartuta erreportajea ondu du Olaia Garaialdek. Bukatzeko, Euskal Herriko Kontseilu Sozialistako Peio Ormazabal eta Beñat Aldalurren elkarrizketa izan dugu mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240502_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.
Apirilean Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldian estreinatu zuten Ander Iriartek eta Amaia Merinok “Indarkeriaren Oi(h)artzunak” filma; eta baita bertako Film Luze Onenaren Ikusleen Saria jaso ere. Esteban Muruetagoienaren hilketa jorratzen du filmak, haren alaba Tamara Muruetagoienaren hitzak oinarri hartuz. Bi zuzendariak izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta Amaiaren hitzetan, filmak hiru […]
Maiatzaren Lehena Langileen Nazioarteko Eguna izan dugu hizpide gaurko Lanaren Ekonomia irratsaioan. Sindikalagenda eta gero, Jon Kortazar Billelabeitia historian doktorea eta EHUko irakasle eta ikertzailea elkarrizketatu dugu, Maiatzaren Lehenaren jatorria, bilakaera historikoa eta gaur egun munduan zein Euskal Herrian duen eragina aztertzeko. Ondoren, LABeko Ekintza sindikaleko eta Negoziazio kolektiboko arduraduna […]
Adrianne Lenkerren lanak ongi etorriak dira saio honetan, Big Thif taldearekin egiten duen lana miresten dugu eta bakarka datorrenean ateak parez pare ditu irekiak. Oraingoa Bright Future izeneko grabazioa dakar. 12 piezaz osatutako disko delikatu bezain ederra. Artifiziorik gabe. Segidan apustu seguru bat. Wilcok disko berria kaleratu dute duela gutxi. […]
Zelan ugaltzen dira landareak? Ilargi hori ari da ikasten eskolan eta zirraratuta etorri zaio amamari kontatzera. Hori eta naturari buruzko beste hainbat gauzari buruz ere ibili dira solasean, beti bezala. Udaberrian sartuta gaudela polinizazioa azaltzen saiatu da gure Ilargi, badakizue zer den? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240427_gaurezdagoeskolarik_loreak_ugaltzen.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol zein Eskirol izan, hauxe da zure programa. Periferien ertzak arakatu ditugu gaurkoan, eta LACROSSE kirolean murgildu. Roke Markiegi Bilbao LACROSSE taldearen eleduna izan dugu gonbidatu handi, eta kirolaren zehaztasunak zabaldu dizkigu. Era berean, aerobik irakasleak izan ditugu kontu-kantari, Bittor Beaskoetxearen kronika eta Maite Sarasolaren bertsoak On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240425_kirol_eskirol_la_crosse.mp3 Deskargatu […]
“Hasiera bat” lanaren aurkezpen bira murgilduta dago Gorka Urbizu, eta hurrengo geldialdia Bilboko Kafe Antzokia da. Larunbatean eta igandean izango da taulagainean, eta sarrera guztiak agortu ditu. Telefonoaren beste aldetik kontatu digu bira oso hunkigarria izaten ari dela, esperientzia oso ederra dela bizitzen ari den guztia. Larunbatean, Esanezin taldea izango […]
Larunbatean, Kantabriako auditorio nagusian Iparragirreri omenezko kontzertua izango da. Kantabriako Elkarte Filarmonikoaren Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza izango da taulagainean. Gorka Hermosak idatzitako “Urretxutik Mundura” pieza joko dute eta Gorka bera ere eszenatoki gainean izango da. Gorka Hermosa izan dugu telefonoaren beste aldean eta bere hitzetan, oso momentu emozionantea izango da […]
