Udalaren isunari erantzunez Zaharrean berri krosa antolatu dute

Pasa den martxoaren 20an, hainbat eragile batu ziren Alde Zaharreko Korrika batzordearen bidez auzoa apaintzeko asmoz. “Harro Herri” lelopean, Santiago Plazan, musika euskalduna entzunez, pankartak eta banderak prestatu zituzten 23.KORRIKA zela eta. Abuztuan Zaharren berri jai batzordeak jaso zuen 1500 euroko isuna, ekimen hori baimenik gabe egitea arau-hauste larria izan zela iritzita, isunarekin zigortu zuten. Korrika Batzordeak isuna «onartezina» dela adierazi du eta salatu du Udalak ez duela baimenik eskatzen masa-turismo edo makroekimen handietarako, hauek bultzatu egiten baitira. Auzokideek, beraz, espazio publikoaren erabilpen herrikoia defendatu dute, eta Bilboko Alde Zaharreko eragileek kaleak berreskuratzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu dute. Abenduaren 1erako Zaharrean berri krosa antolatu dute.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: MEKOLETAKO ARKOTXE ELKARTEAN IZAN GARA

og. Urr 31 , 2024
Prest dugu aste honetako Potto-psikotikodepresiboentzako botika: Mekoletako Arkotxe elkartean izan zen bertso-bazkariaren ale hautatuak entzungai Unai Iturriaga Andoni Egaña On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241029_potto.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak