Filosofia Olinpiaden finala izango da larunbatean Bilborocken. Garazi izan dugu telefonoaren beste aldean, Agora Filosofia Elkarteko kidea eta Filosofia Olinpiadako antolatzailea; eta berak eman dizkigu finalari buruzko xehetasun gehiago. Filosofia eta pentsamendu kritikoa bultzatu nahi dutela azpimarratu du Garazik. Gaineratu du, DBH 3. eta 4. mailako eta Batxilergoko ikasleei zuzendutako […]
Aspaldi honetan entzun ohi den leloa dugu “aberatsak jan ditzagun” edo Eat the rich leloa. Ondasunen birbanaketaren aldeko aldarriarekin lotua, Jean-Jacques Rousseau pentsalariari egozten zaio: “herritarrek jateko ezer gehiago ez dutenean, aberatsak jango dituzte” esan omen zuen, frantziar iraultzan zabaldu zen aipuan. Justizia klimatikoaren aldeko aldarrietako bat da egun, klase […]
Errege Kopa irabazi eta gero, Athleticek bere zaleekin ospatu du garaipena, eta 20 urte eta gero Gabarrak berriro zeharkatu du itsasadarra. Getxon hasi eta Bilbon lehertu zen festa, eta guk zuzeneko jarraipena egin genuen. Gabarraren ibilbidean, zaleen ahotsak jaso genituen. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240411_athletik.mp3 Deskargatu hemen.
Ilargik asteburua gurasoen lagun batzuekin pasatu du eta haiengandik gauza berri batzuk ikasi ditu: sua egiten, arrantzatzen,… ze garrantzitsua den gauza berriak ikastea! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240416_gaurezdagoeskolarik.mp3 Deskargatu hemen.
Athletic zale guztiek ez zuten modu berean bizi larunbateko garaipena; askok La Cartuja zelai barruan, beste batzuk Athletic Hirian eta beste askok irrati bidez jarraituko zuten partida, Bizkaia Irratia sintonizatu eta partidaz gozatu eta sufritzera. Ramon Basaldua da Bizkaia Irratiko ahotsa eta berak egin zuen finalaren emankizuna La Cartuja bertatik. […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, EITBri buruz egindako erreportajea. Irati Unamunzaga eta Jon Arriaga ere elkarrizketatu dituzte eta dolu perinatalaz aritu dira Danele Sarriugarterekin. Bukatzeko, Isaac Rosa idazle andaluziarra ere elkarrizketatu dute, besteak beste, nobeletan eta ipuinetan eduki politikoa nola landu komentatu du elkarrizketan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240411_argia_gorka.mp3 Deskargatu […]
Hauteskundeen ezkerreko zenbait programa ekonomikoak aztertu ditugu Lanaren Ekonomia saioan, alderdien hautagai edo buruzagiekin. Horretarako Elkarrekin Podemos, PSE eta Sumarreko kideak izan ditugu solaskide. Agenda sindikala aurkeztu eta gero, Roberto Uriartegaz izan da gure lehenengo elkarrizketa, EHUko Zuzenbideko irakaslea, Podemos Euskadiko lehenengo idazkari nagusia eta Elkarrekin Podemoseko Bizkaiko diputatu ohia […]
2022an kaleratu zuten hain lehen lan luzea, eta hilabete honetan kaleratuko dute bigarrena: Negu Gorri. Dagoeneko lan luze berriko bi abesti kaleratu dituzte: Esku burdin eta Paktua. Kattalin Barcena eta Javi Jorajuria izan ditugu telefonoaren bestea aldean eta haiek eman dizkigute xehetasun gehiago. Argi adierazi dute haiek musika jardun politikoari […]
Nor Euskal Herria Antiespezista kolektiboak liburu berri bat kaleratu du, “Goseak akabatuak”. Maialen Sagues kolektiboko bozeramailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta hark eman dizkigu liburuaren nondik norako xehetasun gehiago. Maialenen hitzetan, liburuak animaliek gure gizartean duten paperaren ikuspuntu ekonomiko eta politikoa ematen du. Eta noski, liburuaren helburua animalien auzia […]
Giltzadurez aritu gara gaurkoan Oier Gorosabelekin; gaurkoan aldaka edo mokorra izan dugu ardatz. Aldakak eragiten duen arazo nagusia desgastea izaten da eta ingletako mina izaten da sintoma nagusi edo bereizgarriena. Gorosabelek azaldu digu arazo horren arrazoi nagusia mekanika izaten dela; hau da, gorputzeko pixu asko aguantatzen badu, desgastea handiagoa izango […]
