Izan garena akorduan, VII. Mauri-Apolo sariketa zabaldu dugu POTTO saioan. 2024ko martxoaren 15ean izan genuen zita handi, Bilboko zazpi kaleetako Iñakiren tabernan, POTOJORRAN bertso-eskolaren egoitza nagusian. Kantuan izan ziren Koldo Gezuraga, Aissa Intxausti, Izaro Bilbao eta Bittor Altube, eta gai-jartzaile lanetan Ainhoa Agirre. Bapo afaldu eta gero, bertsolarien kantuek bete […]

Tarara obra euskaraz iksuteko azken aukera izango da gaur EHUko Bizkaia Aretoan arratsaldeko 19:30etan. Bestalde, igandean “Postdatarik gabeko gutunak” antzezlana izango da BBK aretoan 19:30ean. Kepa Arrestik bietan hartzen du parte eta telefonoaran beste aldean izan dugu bi obrei buruzko xehetasun gehiago ematen. Zentsuraz ere aritu gara berarekin.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_kepa_errasti.mp3 […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanoarekin. Azalean, hauteskundeak; igandean izandko emaitzen gaineko analisia, irabazleak, galtzaileak, akordioak… Bestalde, Leitzan asteburuan egingo dituzten Bollotopaketak; bollo subjektua erdigunean jartzeaz gain, duela 40 urte egin zen lehendabizikoari aitortza ere eman nahi diote. Amaitzeko, Gorputz Hotsak atalean artikulu bat: Jakes Txapartegi pianojole hondarribiarra, 15 […]

Fisiora joateko beldurraz aritu gara gaur Oier Gorosabelekin. Beldurra nola eta nork sortzen duen azaldu digu Gorosabelek eta horri aurre egiteko zer egin daitekeen. Gorosabelen hitzetan, fisioa ondo aukeratzean dago gako; gainera behin eta berriro azpimarratu du oso garrantzitsua dela norberak daukanaz ikastea eta ondo informatzea.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240425_oier_fisiora_joateko_beldurra.mp3 Deskargatu hemen.

Mediterraneo itsasoan bi hilabete pasatu ostean, martxoaren amaieran bueltatu zen Aita Mari ontzia Euskal Herrira. Orain Bilbon dago, Getariara ere joango da eta, azkenik, Pasaian izango da ikusgai. Leire Motriko Aita Mari ontziko komunikazio arduraduna da eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Hamabigarren erreskatea amaitu zuten duela ia hilabete eta […]

Aurreko saio batean aipatu genuenez, Edward Wilson biologoaren arabera, planeta erdia libre utzi beharko genuke ondo bizi ahal izateko. Bada, hori ezinezkoa izanik, 2022ko abenduan 130 estatuk sinatu zuten planetaren %30 babesteko berba ematen duen akordio bat. Bost hamarkadotan %17ra iritsi gara eta horren bikoitza babestea oso erronka handia izango […]

Aste honetako saioan, luze eta zabal hitz egingo dugu Auzitegi Nazionalaren epaiari buruz. Epai horren arabera, langileek ez dute mugikor pertsonal bat erabili behar beren enpresen sistemetan bi urratsetan egiaztatzeko. Epai honek zenbaterainoko zentzua duen eta bi urratsetan egiaztatzeko zer bitarteko informatiko behar diren aztertuko dugu. Humaneren AI Pin-az ere […]

Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak Euskaldunon Harrotze Astea antolatu du gaurtik apirilak 28ra. Intza Gurrutxaga mugimenduko kide eta bozeramailea izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu xehetasun gehiago. Kalera atera eta euskaldunak saretzeko beharretik sortutako astea da Gurrutxagaren hitzetan. Gaineratu du, maila nazionaleko 5 ekimen antolatu dituela mugimenduak eta […]

Hauteskunde biharamuna dugu gaurkoa, datuen balorazio eta analisi eguna. Datuak dira gaur protagonista, irabazleak, galtzaileak, akordioak, ziko aldaketa… Data saltsa zertxobait ordenatu eta aztertu dugu Xabier Aierdi soziologoarekin. Bere hitzetan, aipatzen zen ziklo aldaketa iritsi da eta atzo gaueko emaitzek eragina izango dute Foru Hauteskundeetan. Bestalde, Aierdik titular moduan utzi […]