Amets Arzallusek eta Ibrahima Baldek idatzitako MIÑAN eleberria taularatu egingo dute asteburuon Arriaga Antzokian. Gurean izan dira Sambou eta Eihara, obrako protagonistetako bi. Esperientzia polita izaten ari dela kontatu digute, eta obra honek duen garrantzia ere azpimarratu dute. Aste honetan Arriaga Antzokian izango dira eta sarrera guztiak agortuta daude, baina aurrerantzean Euskal Herriko taula gainetan ere ikusteko aukera izango da.
Deskargatu hemen.

