Reggae Fever saioak hamabost urte

NAIZ irratiko “Reggae Fever” saioak hamabost urte bete ditu eta urteurrena ospatzeko kontzertu eta binilo saioak antolatu dituzte larunbatean. Eneko Alkorta saioko gidaria izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu saioaren eta larunbateko egitarauaren nondik norakoak. Harrotasuna da atzera begira jarrita sentitzen duena eta lan bat ondo egin denaren sentsatzioa ere baduela aitortu du. Alkortaren hitzetan, saioa Zangotzako ikastolan jaio zen, ikastolan bertan zegoen emisora martxan jartzeko. Ondoren, info7 irratira egin zuen salto eta egun NAIZ irratian emititzen da, nahiz eta arrosa sareko irratiek ere emititzen duten. 60. eta 70. hamarkadekao Jamaikako aro modernoko reggae musika entzun daiteke saioan. Eneko Alkortak kontatu digunez, larunbatean Kafe Antzokian kontzertua antolatu dute eta bertan izango dira The Pioners eta The Boss Capone & Patsy taldeak. Sarrerak Kafe Antzokiko webgunean erosi daitezke.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Guggenheim Urdaibai Stop asteon ARGIAn

og. Urr 10 , 2024
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean Guggenheim Urdaibai Stop. Izan ere, urriaren 19an manifestazio nazionala deitu du herri-ekimenak Gernikan, eta astekarian egoerari buruzko erreportaje bat ondu dute. Bestalde, Iruñeako Gaztelu plazan dagoen Laba espazioak bi urte eta erdi bete ditu eta erreportajea egin dute proiektuaren nondik norakoak ezagutarazteko. […]

Honekin lotuak