Uztailaren 1ean hasi zuten abentura EuskarAbenturako gazte eta begiraleek. Jada hamar egun egin dituzte Euskal Herriko txokoak ezagutzen eta Argantzura iristeko ordu erdi falta zaienean, Olaia Mendizabal jizioquitar bilbotarra izan dugu telefonoaren beste aldean. Berak kontatu digu gaur iristiko direla Argantzura eta bihar Gasteizerako bidea hartuko dutela. Olaiaren hitzetan, espedizioa gogorra izaten ari den arren, oso gustora dabil. Gaineratu du, dudarik gabe gomendatzen duela EuskarAbenturan parte hartzea.
Deskargatu hemen.