Esne Beltza taldeak haien azken diskoa aurkeztu du: Esne Bidea. Bertan haien izaerari, izenari eta sorrerari keinu egin nahi izan diote. Euskal Herria eta Los Angeles artean grabatutako diskoa gonbidatuz beteriko 7 abestiko lana, haien denbora lerroan zortzigarrena eta merezi duen arreta eskaini nahi diote prozesu guzti honi. Hurrengo urtean, […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Lehenengo egunari begira jarri gara efemerideak ekarri dituzte. Asteburuko agendan antzerkia izan dute hizpide Nevenka antzezlana, Galdakaon Torrezabal kultur aretoan izango da emanaldia. Larunbatean Azaroak 25 Indarkeria matxistaren aurkako eguna da, eguneko historia kontatu eta  manifestazioaren deialdia ekarri […]

Gaur Iñakik Francisco Lloret izeneko ekologoak idatzitako La muerte de los bosques liburua ekarri du hizpidera. Ekosistema konplexuak eta sensibleak dira basoak, eta kontinente guztietan ari dira, han eta hemen, kolapsatzen. Sarritan klima aldaketari eta lehorteei egozten diegu suntsiketa horien errua, baina gizakiak egin ohi duen ustiapenak, suteek eta izurriteek […]

Kirol ala Eskirol? Biak ditugu Bilbo Hiria irratian, Kirol Eskirol saioan. Herri lasterketak eta lehia, kronometroaren diktadura, norgehiagokaren ajea… Gaurkoan Ane Zabala soinu-teknikari lanetan, Iker Perez gaminiztarrak Arturo Peñaren omenezko krosaren berri eman digu; Gaizka Suarez deustuarrak tomaterrian duten KM bertikala zabaldu digu, Deustua-Berriz lotzearen ederra, auzolanaren indar betean eta Ramon […]

Bizkaiko bertsolari txapelketaren azkenaurreko finalerdia eta Bakaikuko barnetegian antolatutako bertso-saioa aletu ditugu. Txapelketa eta puntuaziorik gabeko plaza. Santurtziko saioan Jone Uriak eskuratu du finalerako txartela eta atzetik izan ditu (urrun) Txaber Altube, Aitor Bizkarra, Unai Mendiburu, Mikel Goiriena eta Bittor Altube. Bakaikuko barnetegian, berriz, bertso-saio bixia eskaini zuten Aissa Intxaustik, […]

Aste honetan Argiak ale berezia kaleratu du, monografikoa, Palestinari  buruzkoa. Gai asko landu dituzte, hiru ekarri ditu Gorka Peñagarikanok.  Jaldia Abubakra-ri eginiko elkarrizketa. Errefuxiatu palestinarra da,  askapen  mugimenduko kidea, Euskal Herrian izan da aurreko astean. Gazako tunelak, ospetsuak egin dira Israeli aurre egiteko erabiltzen ari delako Hamas. Aurrera begiratua: zein […]

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak enpresa-batzordeen 15000 atxikimendu baino gehiago jaso ditu eta 100 mobilizazio baino gehiago deitu dituzte egun horretarako. ELA, LAB, STEILAS, ESK, EHNE, ETXALDE eta CGT sindikatuek azaroaren 30eko greba feminista orokorrarekin bat egingo dute. Bilbon, goizeko mobilizazio nagusia 12:00etan egingo da udaletxe parean; arratsaldeko manifestazioa berriz, […]

Azaroaren 30eko Greba Feminista Orokorraren prestakuntza aztertu dugu. Euskal Herriko mugimendu feministak deituta azaroaren 30ean Greba Feminista Orokorra izango da, hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialek bultzatuta. Ohiko agenda sindikalaren deialdiak zerrendatu eta gero, greba deialdia aztertu dugu. Hasteko, Maddi Bilbao Bizitzak erdigunean koordinadorako eta Bilboko mugimendu feministako kidearekin egon […]

Arriaga Antzokian estreinaldia izango da bihar Osteguna.  Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia igoko dira agertokira Tierra de Nadie (Inorena ez den lurra)  dantza ikuskizuna estreinatuko dute, Guerrerok berak zuzendutako piezan. Horiekin batera, Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla arduratuko dira bi dantzariei zuzeneko ahotsarekin eta musikarekin laguntzeaz. Dantza,ahots eta […]