MUSIBLA #223: Kim Gordon, Rudiger, Juniore, Lunar Vacation, The Smile, Girl and Girl

Kim Gordon musikaria izango da gure lehenengo gonbidatua. Duela gutxi 70 urte bete dituen arren, sasoi betean dago. The Collective izeneko disko berriarekin dator, soinu industrial eta ilunez betea. Bere bakarkako bigarren diskoa da Sonic Youth talde gogoangarrian ibilitako musikariak kaleratu duena. Rudiger izenaren atzean Felix Buff daukagu, Willis Drummond taldeko baterijolea da eta horretaz gainera beste hainbat proiektutan ibilitakoa dugu. Bere bakarkako bigarren diskoa kaleratu du orain gutxi, The Dancing King. Soinu organiko eta digitalen arteko uztardura erakargarria lortu du diskoak dituen 9 abestietan.. Juniore talde frantziarraren musika dator hurrena. Parisen sortua 2013an, hiru disko luze dauzkate kalean. Gaurkoan atera duten azken singlea “Le Silence” eta bere azken diskotik beste pieza bat. Amerikako soinuak hurrena. Lunar Vacation Atlantatik datoz euren giro bereziarekin, LoFi, indie… dena dela ere gustuko dugun taldea. Euren azken singlea ekarriko dugu “i Wanna Be Sedated” eta euren azken diskotik beste abesti bat. The Smile taldearen txanda da orain. Britainia handiko taldeak garapen luzeko abestiak ditu maite eta holakoxeak bildu dituzte euren Wall of Eyes. Diskoak katigatuta gauzka. Eta bukatzeko Girl and Girl taldearen musika.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Olatz Arrizabalaga pilotaria Aizu aldizkarian

ar. Mai 21 , 2024
Aizu aldizkariaren maiatzeko alea aletu dugu Eñaut Mitxelenarekin batera. AEK-k egindako aldizkarian Olatz Arrizabalaga pilotariarekin hitz egin dute, besteak beste, pelotaz eta emakumeen pelotak duen egoeraz. Gainera, Julen Axpe umoregilea ere elkarrizketatu dute formatu txikiagoan. Bukatzeko, Donejakue bidea egiten duten erromes asko eta asko Orregan gelditzen dira eta Marisol Goikoa […]

Honekin lotuak