Edizio bakoitzean, URBANBATfest-ek hiri-fenomeno garaikide baten ikerketan jartzen du arreta. Hirian gertatzen dena behatuz horren inguruko hausnarketarako ekintzak antolatzen dituzte Urban Bat jaialdian. Edizio berri honetan elikadura izango dute  jo muga. Sekulako jatunak izenburupean. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231114_gorka_urban.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurko saioari hasiera emateko disko berri bat jarriko dugu. Xabier Zeberio, besteak beste, bibolin joleak disko ederra kaleratu du: Pause. Disko instrumentala da, udazkendarra. Nostalgia bare bat sumatzen da diskoan bildu dituen bederatzi abestietan. Zinematografikoa. Segidan, Bombay Bicycle Club taldearen musika ekarri dugu. Ingalaterrako talde honek My Big Day diskoarekin […]

Gaurkoan Mike Davis soziologoa ekarri digu hizpidera Josu Larrinagak. Kalifornian sortutako urbanista eta ezkerreko ekintzailea izan zen, soziologiaren ikuspuntutik urbanismoa ikertu zuena. Davisek 20 liburu baino gehiago idatzi zituen: City of Quartz (Kuartzozko hiria), Planet of Slums (Mundua Txabolategi), Ecology of Fear (Izuaren Ekologia), The Monster at Our Door: The […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Aste honetan hamaika zita eta hitzordu proposatu dizkigute.  Eguraldia aurre egin Zinebi zine jaialdian murgildu gaitezke edo azken san martin azokan murgildu gara. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231110_erlantzen_ikaslehen_irratsaioa.mp3 Deskargatu hemen.  

Kirol eta Eskirol bikoan, Walking Futbol izeneko egokitzapena aztertu dugu. Oinez (korrikarik gabe) egiten den kirola. Koldo Eskubi Euskal Herriko selekzioaren kidea ekarri dugu uhinetara, eta bere esperientzia kontatu digu. Mundialean egon gara! Mundialak gara! Iratxe Etxebarria fisioterapeutaren kontsulta ere bisitatu dugu eta lesioak ekiditeko bidea hartu: kirola omen botikarik […]

Lekeitio eta Gernika lotu ditugu, Bizkaiko bertsolari txapelketako akabuko kanporaketa eta Gernikako azokaren baitan urtero izaten den urriko azken asteleheneko bertso-saioa.Gai-jartzaile eta epaileen lana bertsolarien ariketa libreekin uztartzearen magia behartua! Eneko Abasolo, Maite Sarasola, Koldo Gezuraga, Onintza Enbeita, Aitor Arrutia, Beñat Bilbao, Peru Irastortza, Andoni Egaña eta Xebastian Lizaso izango […]

Pasadan astean Europako laneko segurtasunaren eta osasunaren astea izan zen, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak antolatuta. Hainbat ekintza eta jardunaldi egin ziren Europa osoan zehar, aurtengo berezitasuna, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Institutuaren jardunaldi teknikoa, Lan eta Ekonomia Sozialeko Ministerioaren eskutik, Bilbon ospatzea izan da. Gaia, Digitalizazioak Laneko segurtasun eta osasunaren […]

Arraunaren eragina emakumeen gorputzetan, eta osasun mentalean, pisuaren presioa tartean. Erreportaje zabala, ikerketa batean oinarritutakoa, eskaini digu Argia astekariak azalean.  Bestalde, “komunera joateko gogoa ongi gestionatzen al da zuen eskolan?” Galdera horren inguruko artikulua landu dute. Bukatzeko, kazetaria ofizioz eta umoregilea afizioz den Kaittin Allenderi eginiko elkarrizketa komentatu dugu ARGIA […]