Jon Maiak Kantu berri bat gara izeneko disko-liburua aurkeztu du gaur, lagun artean, Kafe Antzokian, eta, ondoren, irratira batu zaigu. Disko berrirako hainbat bidelagun elkartu ditu Jon Maiak kantak osatzeko: Itziar Ituño, Olaia Inziarte, Luis Pastor kantautore madrildarra, Mikel Kazalis, Maddalen Arzallus, Ibrahima Balde (Miñan), Ulu media, Elizondoko Abesbatza Ttikia […]
Burutü publizitate-agentziak Berlingo Red Dot saria jaso du Bizkaikoa-rentzat sortutako “Museoen erroak. La sostenibilidad en las raíces de los museos” kanpainagatik, “Brands & Communication Design” kategorian. Josu Bergara batu zaigu irratira, publizitateaz jardun dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_burutu.mp3 Deskargatu hemen.
“Ez gure izenean, transbibollomarikak Palestinarekin” manifestuak 100 atxikimendu baino gehiago izan ditu Euskal Herriko LGTBI komunitatearen, norbanakoen eta eragileen artean. LGTBI komunitateak genozidioa salatzetik haratago joan nahi du egoera honetan jarrera aktiboa hartuz. Horregatik, Israeli boikota eta asteburu honetan Euskal Herrian Palestinako herriari elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetara LGTBI banderarekin […]
Takoi altuek osasunari ekartzen dizkioten kalteak zerrendatu behar al ditut? Galdera hau planteatu du gaurkoan Oir Gorosabel fifioterapeutak. Informazioa oso erraz aurki dezakezue, eta, gainera, oso gauza xelebrea ikusiko duzue: denok, osagileak zein erabiltzaileak, takoiek osasunari ekartzen dizkioten kalteei buruz ados gaude. Zeharo. Horri buruzko informazioa eta ebidentzia ugari dago, […]
Desoreka, suizidioaren inguruko jardunaldiak dira, Zirikatzen kolektiboak antolatu ditu. Lehenengo saioa egin dute Deustuko gazte lokalean eta larunbatean bigarrena izango da. Galdera potoloaren inguruan jardungo dute Zergatik da beharrezkoa suizidioaz hitz egitea? Manu eta Gorkak ekarri dizkigute xehetasunak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231108_zirikatzen_suizidioa.mp3 Deskargatu hemen.
Ane Gebara eta Aitor Vinagretek Arabako patatarik onenak saltzen etorri dira Bilbora.. Haien azokako postua Kafe Antzokian jarri dute, Gabriel Aresti euskaltegiko kultur ekarpena izan da. Patata minak antzezlana gozatzeko aukera izan dugu. Pipeprolisera batu zaizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/piperpolis/231107_piper_patata_minak.mp3 Deskargatu hemen.
Aimar kantariaren bakarkako lehen diskoa ezagutu dugu. kantu eta poesiaz beteriko aitortzekin dator. Bost disko kaleratu ondoren Dientes de Luna taldearekin; rock, pop eta baladak ohiko duen ahots pitin bat lakar, bero eta limurtzailearekin atondu ditu. “Confesiones de un amor abstracto” liburu-diskoa Azaroaren 24ean aurkeztuko du Bilbon. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/2361107_aimar.mp3 Deskargatu hemen. […]
Euskalgintzaren Kontseiluak eskerrak eman dizkie azken hilabeteotan lan nekaezina egin duten ehunka bolondresei eta larunbatean bertan Bilboko kaleak bate zituzten milaka herritarrei. Antolatzaileen aurreikuspena gainditu egin zuen larunbateko manifestazioak, baina Kontseiluko idazkari nagusi Idurre Eskisabelek argi adierazi du euskararen normalizazioak bide luzea duela oraindik egiteko. Bestalde, Kontseiluak gaineratu du itun […]
Programa honetan, hasteko, Zegonak Vodafone erosi izana aztertuko dugu, eta abantailak eta eragozpenak ikusiko ditugu. Spoiler: seguruenik sare propiorik gabeko zerbitzu-enpresa izango dira. Era berean, G7ak adimen artifizialeko garapenetan jokabide egokiei buruzko adierazpen bat egiteko lortu duen akordioari buruz hitz egin dugu. Gure “superheroi” gogokoena ere gonbidatzen dugu, Metak publizitatea […]
Zein da zure urtarorik gogokoena? Ilargik argi dauka, udazkena ez. Urtaro bakoitzak bere xarma daukala azaldu dio amamak. https://bilbohiria.com/docs2/2023/gaurezdagoeskolarik/231103_gaurezdagoeskolarik_udazkena.mp3 DEskargatu hemen.
