Gaurko saioa ABAUNZ proiektuarekin hasiko dugu, Xabier Bastidaren ibilbidea ezagutzeko parada ezin hobea izango dugu, Xabierrek berak aurkeztuta. Beire disko txundigarriaren nondik norakoak kontatuko dizkigu, besteak beste. Segidan Katie Von Schleicher -en musika etereoa entzuteko aukera izango dugu. Bere A Little Touch of Schleicher in the Night grabazioa zazpigarrena egiten […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia aipatu digu, Nerabeak, sexu-heziketa eta pornoa, non dago arazoa? Lerro-buru horretatik abitua du erreportajea June Fernandezen kazetariak. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñoarrari eginiko elkarrizketa. 1990eko hamarkadako diskotekak Gipuzkoako kostaldean: Venecia, Txitxarro, Jazzberri… Diputazioak bisita-jarduera bat antolatu du  dantzaleku galdu horietara, hor mugitzen […]

Audience taldeak  Bob Dylan berrikusia disko berriaren aurkezpena egingo du ostegunean Bilboko Kafe Antzokian. Xabi Payak 2021ean  idatzitako Bob Dylan 100 kantu liburua izan dute oinarri. Tolesdurak izan zen azkenengo lana, baina bira pandemiak baldintzatu zuen guztiz. Gaizka Insunza izan dugu gurekin diskoa aletzen eta, azaldu digunez, amerikar artista handiaren […]

Bilboko gazteen emantzipaziorako prozesuan laguntzen du GAZ zerbitzuak. La Perreraren eraikinean ematen dute aholkularitza modu presentzialean, baina orain online ere eskuratu daiteke informazioa. Hiru ildo nagusi dituzte: kontsultak, jarraipenak eta haien programazio orokorra. 16 eta 34 urte bitarteko gazteei eskaintzen diete aholkularitza eta ez da hitzordurik behar. Olatz Asencor bertako […]

Anodino teatrok sortu berri du Ipuindakada podcasta. Haur eta gazteentzako ipuinak ekoiztu dituzte. Euskaraz eginiko ipuin podcastak dira, ipuinak  sortutakoak dira, guztiak Getxon gertatzen dira, euskaraz entzutea ohitzea, umeen euskarazko hiztegia handitzea edo ulermena garatzea dute helburua. Abenduan zehar astero ipuin bat estreinatuko dute. Aitor Fernandino aktorea izan dugu gurekin. […]

Iragan ostiralean, Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan, Gora Euskal Herrientsak! saiakera grafikoa aurkeztu zuen Asisko Urmeneta marrazkilariak. Nor zen Kapitolina Buztintze? Nor ziren Katalina Alastuei, Malena Jauregiberri eta Maritxu Olabe? Euskal Herriko maistrak, errientsak, emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, eta itzalean geratu eta ahanzturan erori dira, beste asko bezala. Gora euskal (h)errientsak! […]

Abeslariarekin argazkia, idazlearen sinadura… di-da joan zaigu aurtengo Durangoko Azoka. Gainera, disko eta liburu uzta oparoaz gain, Silvio Rodriguez euskaraz! Aizue, fantasia izan DA! Bestalde, Bizkaiko bertsolari onenak diz-diz oholtzan, bertsozaleen gozamenerako. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2023/LiburuenErrepublikaTxikia/231222_liburuen_Errepublika_txikia_10.mp3 Deskargatu hemen.

Musika tresnak ahal bezain erosoak izateko diseinatuta daude, noski, baina lehentasuna soinuaren edertasunari ematen zaio. Horregatik, normaltzat hartu behar dugu postura bera denbora askoan mantenduz gero mina agertzea. Beste aktibitate askotan ere horrela gertatzen da: tornuan, idazmakinan edo josten aritzen den jendea, esate baterako, musikarien kasu berean egongo litzateke. Arazoari […]

Beldurrarekin batera kantua irekitzen du diskoa Galder Izagirreren lan berriak. Hasiera pausatua duela esan genezake naiz eta diskoak bestelako soinu batzuk biltzen dituen, Galder Izagirrek bakarkako lehen lana egin eta aurkezten dabil. Gurean izan da gaur. 10 kantu bildu ditu Galderren bere bakarkako lehenengo lanean. ESC deiturikoa. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231129_galder.mp3 Deskargatu hemen.