Gaurko saioak Latinoamerikaren Oihartzunak du izenburu. Musika akademikoa eta orkestrala Europatik at ere existitzen dalako, askotan ikusezina izan arren edo antzokirik eta orkestrarik handienetan gehiegi programatu ez arren. Zorionez, garaiak aldatzen ari dira eta egoera hau pixkanaka-pixkanaka hobetzen doa, Eurozentrismo itsu itxia gainditu dugu gaurkoan. XX. mendeko Latinoamerikara bidaiatu dugu haien herrialdeetako musika tradizionala inspirazio-iturri bezala erabili zuten konpositore batzuk ezagutzeko. Bai Hego zein Erdialdeko Amerikan oso tradizio musikal aberatsa daukate, izan ere, herrialde horiek kultura nahasketa itzela izan dute historian zehar eta musika akademikoko konpositoreek ere tradizio guzti horretatik edan eta haien obra propioak sortzeko erabili izan dute.
Deskargatu hemen.