Irati Iciar izango da Topaguneako lehendakari berria, Kike Amonarrizen lekukoa hartu zuen ostiralean Ermuan.  Fase berri bati ekingo diola iragarri du Euskara Elkarteen Federazioak.  Aro berriak, ekinbide eta lan ildo berritzaileak baliatuz, euskararen erabilpenean jauzi bat ematea du helburu. Azaroaren 18an Arrasaten egingo duen 3.kongresuan aurkeztuko ditu Topaguneak aro berri […]

Hiru emakume izan ditugu gaurkoan protagonista, arte eszenikoak eta zinema mintzagai. Ura jan eta Arnasa betean ibili gara. Hiru urpekarik gidatuko digute ur azpia Arnasa Betean Dokumentalean. Atzoko eta gaurko euskal zinemagileak protagonista dituen dokumental dugu, Hiru urpekarik itsaspeko bidaia batean gidatzen gaituzte emakumeek zuzendutako filmen zehar eta haietan tratatutako […]

Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an Bilboko kaleak betetzera deitu du euskararen aurkako oldarraldia salatzeko. Manifestazioa 17:00etan hasiko da Euskaldunatik eta udaletxean amaituko da. Euskararen eta euskal hiztunen eskubideen kontra eginiko epaiak gaitzesteko egingo den manifestazioaren leloa jakinarazi du gaur kontseiluak Bilbon egingiko agerraldian: “Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat”. Bestalde, azaroaren […]

Sarean Zehar programaren hamalaugarren denboraldiari beste era batera ekingo diogu. Pepe Domingo Castañoren estiloko saioa hasiko dugu, bere heriotza dela eta omenaldia eginez. Era berean, Gizmodo gaztelaniazko bertsioan kazetariak IAren bidez itzulpenekin ordezkatzeari buruz hitz egingo dugu. Ondoren, udako ekitaldien errepasoa egingo dugu; gertukoenak, Euskal Encounter eta Navarra Lan Party, […]

Adinekoen nazioarteko eguna igandean urriaren 1ean izango da eta Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak datorren astelehenerako manifestaziora deitu du egun hori dela eta. Udaleko plazan hasi eta Bizkaiko diputazioan bukatuko dute. Bizi-baldintza duinak, zerbitzu publiko unibertsalak eta pentsio publiko duin eta nahikoak eskatuko dituzte. Mugimenduko kideen arabera adineko pentsiodunek gero eta […]

BAD jaialdia Urriaren 12an abiatuko da dantza eta antzerki jaialdiaren 25garren edizioa. 11 egunetan zehar 11estreinaldi izango dira. Orotara 16 proposamen gozatu ahal izango dugu. Euskal konpainia eta artistek osatuko dute BAD 2023ren programazioa: Paula Gironi, “Embo (r)rak, Artistak Egoitzan -Bilbaoeszena 2023 beka jaso duena (urriaren 17an, 19:00etan, Harrobian). Asteazkenean, […]

Bilbok badu jada Metrominutua, hiriko leku batetik bestera oinez joateko zenbat denbora behar den erakusten duen mapa. Metrominuto mapa sinoptiko bat da, eta hiri bakoitzeko zenbait punturen arteko distantziak eta denborak neurtzen ditu Mapak hiri bakoitzaren zentralitate nagusiak eta haien arteko distantzia adierazten ditu, metrotan eta minututan adierazita. Metro-mapetako ikusizko kodeak […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean ‘Bizkarsoro’ pelikula. Euskararen eta euskaldungoaren iragan hurbila kontatzen duen pelikulak. XX. mendean, fikziozko herri txiki batean, Iparraldean, bost garaitan banatuta. Euskararen zapalkuntza eta bizi gogoa. Erreportajean kirola hizpide. Indarkeria kirolean, zein barneratua dagoen. 10etik 8k jasan izan du indarkeria: irainak, oihuak, […]

Martxoan hil zen Mikel Martin Conde EHGAMeko sortzailea eta sexu askapenerako ekintzaile nekaezina. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, beste hainbat kiderekin batean. 70eko hamarkadaren amaiera aldera hasi ziren antolatzen. Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetan aritu zen Martin. Errenteriako Udaleko LGTBI+ Aholku Kontseilua sortzen ere lagundu […]

Unai eta Koldo Etxebarria aita eta semearekin aritu dira Amaia Arostegi eta Jon Castañeda. Noiztik dator trikitilari bikote honen tradizioa? Non jotzen dute? Zenbat trikitixa eta pandero dituzte? Galdera horiek eta gehiago izan dituzte mintzagai saio berri honetan. Musika doinurik ez da falta izan. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/ANABASA%20Etxebarria%20aita-semea.mp3 Deskargatu hemen.