“Gora Euskal Herrientsak! ” saiakera grafikoa aurkeztu du Asisko Urmenetak

Iragan ostiralean, Donibane Lohizuneko Dukontenia gelan, Gora Euskal Herrientsak! saiakera grafikoa aurkeztu zuen Asisko Urmeneta marrazkilariak. Nor zen Kapitolina Buztintze? Nor ziren Katalina Alastuei, Malena Jauregiberri eta Maritxu Olabe? Euskal Herriko maistrak, errientsak, emakume aitzindariak kulturaren transmisioan, eta itzalean geratu eta ahanzturan erori dira, beste asko bezala. Gora euskal (h)errientsak! Horren barruan, Euskal Herriaren historiako bost emakume garrantzitsu ematen ditu argitara. Erroa argitaletxearen webgunean irakur daitekeenez, Gora Euskal Herrientsak! “liburu hau argitalpen kooperatiboa da, Begiraleak elkartearen (EKE), Erroa argitaletxearen eta Herrima argitaletxaren artean, eta memoria historikoaren berreskurapen-ariketarako lanabes izan nahi du. Dom Campistron ilustratzaileak ere parte hartu du liburuan, barneko mapa eta 1924ko manifestua ilustratu baititu bere estilo askeaz bezain hausleaz”.

Bestalde, aurten Portugaleko Central Comics komikiari buruzko atariak urtero ematen duen Ohorezko Saria Asiskori ematea erabaki duenez, bertako Hugo Jesus Oportotik heldu zen saria ematera, eta vinho verdez topa egitera.

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Ipuindakada irudimena pizteko ipuinak

ol. Abe 29 , 2023
Anodino teatrok sortu berri du Ipuindakada podcasta. Haur eta gazteentzako ipuinak ekoiztu dituzte. Euskaraz eginiko ipuin podcastak dira, ipuinak  sortutakoak dira, guztiak Getxon gertatzen dira, euskaraz entzutea ohitzea, umeen euskarazko hiztegia handitzea edo ulermena garatzea dute helburua. Abenduan zehar astero ipuin bat estreinatuko dute. Aitor Fernandino aktorea izan dugu gurekin. […]

Honekin lotuak